Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Durangaldeko Txistulariak igandean batuko dira

Durangaldeko Txistulariak igandean batuko dira

Durangaldeko 58. Txistulari Eguna Atxondon ospatuko da igandean.  70 partaidetik gora izango dira hitzorduan, txistulariak, musikariak eta dantzariak kontutan harturik. Goizeko 10.30ean kalejirarekin hasiko da prestatu duten egitarau zabala. Ondoren kontzertua eskainiko dute San Pedro Elizan, eta amaitzeko Atxondoko dantzariak arituko dira.

1967. urtean Apatamonasterion izan ziren Durangaldeko txistulariak. Hiru urte beranduago, berriz, Axpen batu ziren, eta 1987ean Apatara bueltatu ziren. Duela 13 urte Atxondon izan ziren.

Txistulari egunaren partehartzaileak Jaizale Durangaldeko txistulariak, Elorrioko Balentin Berriotxoa korua eta Durangaldeko metalak izango dira. Dantzarien ordezkaritza aldetik, berriz, Atxondoko Iñaki Armendia eta Durangoko Unai Lizarralde arituko dira.

Kalejira goizeko 10.30ean hasiko da Apatamonasterio, Santiago, Axpe eta Arrazolan zehar. 13.00etan kontzertua ospatuko dute San Pedro Elizan. Tere Eguskiza aurkezle lanetan arituko da. Eleder Iturrieta txistularia eta Estrher Hernández zuzendaritzapean Benito Lertxundiren “Oi ama Euskal Herri goxua”, edo Xabi Zabalaren “Biribilketen poutpurria”, besteak beste antzeztuko dituzte txistulariek. Amaitzeko, Atxondoko dantzariek “Erregelak” dantzatuko dituzte eliza aurrean.

 

DURANGON. Atxondoko albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados