Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Durangaldeko Txistulari Eguna igandean ospatuko da

Durangaldeko Txistulari Eguna igandean ospatuko da

Durangaldeko Txistulari Eguna Abadiñora itzuliko da datorren igandean 56. urteurrena ospatzeko. Izan ere,  lehenengo ospakizuna 1956. urtean burutu zen eta orduko hartan zazpi txistularik parte hartu zuten. Oraingoan, ordea, 41 txistularik, 5 musikarik eta 20 abeslarik izango dira kontzertuan.

Antolatzaileek aurreratu dutenez, “Santa Cecilia” biribilketarekin, orain 56 urte jo zuten kalejira berdinarekin emango diote hasiera egunari, Txanporta Kultur Etxe aurrean eta goizeko hamaiketan.

Kontzertuko edukiari dagokionez, beste musika egile eta moldatzaile batzuen artean, Xabier Lete gogoratuz, bere hiru abesti joko dira San Trokaz Elizan eta eguerdiko 13.00etatik aurrera. Eleder Iturrieta eta Yolanda Etxeita zuzendaritzapean, Durangaldeko txistulariak, Done Zezili abesbatza, Metalak, Dultzaineroak, trikitilaria eta gitarra baxua arituko dira bertan.

Ondoren, eliza aurreko plazan “Erregelak” dantzatuko dituzte txistulariek, hau da, Mikel Azkarraga, Abadiñoko txitulariak aurreskua egingo du, Xabier Etxeita, garaiko txistulariak, berriz, atzezkua eta Josu Arkarazo abadiñarrak joko ditu soinuak.

Antolatzaileek aurreratu dutenez, saminez gogoratuko da joan zen otsailaren 22an hil zen Julian Azkarate, lehenengo urtean abadiñar txistulari bakarra izan zena.

Aurtengoa bosgarren  aldia izango da Abadiñon ospatzen dela Durangaldeko Txistulari Eguna, 1966. urtean, 1985.ean eta azkenengoz 1998. urtean hain zuzen ere.

 

DURANGON. Abadiñoko albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados