Banner en desktop Banner en moviles
Maristak Durango
Mañariko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
San Agustin Durango

Durangaldeko hiru antzezle batzen dituen Lauka taldeak Zubi-ren lehiaketa lortu du

Durangaldeko hiru antzezle batzen dituen Lauka taldeak  Zubi-ren lehiaketa lortu du

Lauka Teatroren ‘Amodioaren ziega’ egitasmoak eskuratu du Zubi proiektuaren barne sorkuntza berri bati laguntza emateko egindako deialdia. Konpainia sarituaren kideak Karrika taldean ibilitako Nazaret Froufe berriztarra eta Joana Ocaña eta Eneko Sagardoy durangarrak dira eta laugarren kidea Urki Muguruza aktore zarauztarrarekin da.

Euskal antzerki-sorkuntza profesionala bultzatzeko asmoa duen Zubi egitasmoaren bidez, Xabier Mendigurenek idatzitako ‘Amodioaren ziega’ estreinatuko du datorren otsailean Lauka taldeak. 2013ko udaberrian sortutako konpainiaren ikuskizuna kartzelako ziega baten kokatzen da eta esparru horretan azaltzen diren pertsonaiak etorkizun zehatzik gabeko amodio istorio hunkigarria jorratzen dute.

Mendigurenek idatzitako piezak “egoera sozio-politiko konkretu bat” jartzen du agerian. Taldekideen esanetan, antzezlanaren oinarrian “kartzela bateko ‘bis a bis’ bat” dago eta ekitaldiko protagonistak Aitor eta Mirenek osatzen duten bikotea da. “Bata presoa eta bestea bisitan doan bikotekidea. Egoeran harrapatura, ihes egin ezinik, aske izateko eta bizirik sentitzeko eskubideagatik borrokatzen dute”.

Lauka Teatroko kideak Artedrama Euskal Antzerki Laborategian elkartu ziren eta “gure egiteko erak eta gustuak ikusita” bertan erabaki zuten familia osatzea eta ‘Amodioaren ziega’ obra prestatzea. Gainera “euskarazko antzerkigintzari gure alea gehitzea” eta “lan egiteko molde berriak arakatzea” gustuko dutela diote.


Bira txiki bat

Produkziorako diru-laguntza jasotzeaz gain ‘Amodioaren ziega’ antzezlana “bira txiki bat egin eta zazpi edo zortzi antzokitan eszenaratzeko aukera ematen du”, Artedramako kidea den Xabino Alkortaren hitzetan. Durangoko San Agustin Kultur Gunean lehen egonaldi bat uztailean burutu ondoren, azaroan berriro gerturatuko dira eszenatoki durangarrara ikuskizunaren prestaketarekin jarraitzeko. Tartean, Luhusoko Harri Xuri eta Kultur Leioan egingo dituzte entseguak. Estreinaldia Leioako areto horretan izango da 2015eko otsailaren 26an, Kultur Maratila ekimenaren barne.

Iragan abenduan Zubi-k egindako bigarren deialdira 12 proposamen aurkeztu dira eta ‘Amodioaren ziega’z gain, “beste hiru proiektu laguntzea erabaki da, batez ere egonaldi eta entsegu lekuak bermatzeko laguntzak emanez”, Alkortaren esanetan. Aukeratutako hiru proiektuak Metrokoadrokaren ‘Su izan nahi’, Ze Onda Antzerki Taldearen ‘Itsasoari negar’ eta Hautsi Antzerki Taldearen ‘Arrautza’ antzezlanak izan dira, “formula desberdinak eta egitasmo interesgarriak direlako” Alkortaren esanetan.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

0 Comentarios

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados