Berrizko Udala
Grupo Ortasa Abadiño
Zaldibarko Udala
Dendak Bai

Durangaldea

Santo Tomas ospakizunekin hasiko dira Gabonak Elorrion
Santo Tomas eguneko ospakizun bikoitzarekin hasiko dira ostiralean Elorrion, Gabon egunetarako prestatu den egitaraua. Alde batetik, ikastetxe desberdinetako ikasleek ohiko merkatua egingo dute plazan eguerdiko hamabietan hasita eta ordu berean abiatuko dira Mendraka auzoko Santo Tomas baselizan antolatutako ekitaldiak. Eguneko egitaraua Berriotxoa Orfeoiak arratsaldeko zazpietan hasita eskainiko duen kalejirarekin osatuko da.

Durangoko Udal Euskaltegiak Zilarrezko Q saria lortu du
Durangoko Udal Euskaltegiak Euskaliteko ebaluazio taldeak emandako Zilarrezko Q saria jaso du. Udal Euskaltegiko ordezkariek lortutako aitortza Euskalduna Jauregian astelehenean egindako sari banaketan jaso zuten, ekitaldian Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko Sailburua, Arantza Tapia, eta Euskaliten presidentea, José Hernández, izan zirela.

Una persona ha resultado herida y trasladada al Hospital de Galdakao como consecuencia de un accidente de tráfico ocurrido esta mañana, hacia las 8.15 horas, en el barrio Muntsaratz de Abadiño. En el siniestro que ha tenido lugar en la carretera N-636 se han visto implicados tres vehículos y ha generado retenciones.