Banner en desktop Banner en moviles
Berrizko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Maristak Durango

Dokumentategiko liburu, artxibo eta argazkiak erabilgarri jarri ditu Gerediaga Elkarteak

Gerediaga Elkarteak 60 urte betetzen ditu aurten. Orain arte elkarteak batutako liburu, liburuxka, ikerketa lan, aldizkari, eskuizkribu eta argazkiak digitalizatzeko egin den lanari ikusgarritasuna emateko asmoarekin, dokumentategiko materiala erabilgarri jarri eta mailegutzan hartzeko sistema martxan ipini du, salbuespenak tarteko (dokumentu oso zaharrak badira, edota argazkien kasuan doantzan eman dituenak erabilera mugatu badu).

Guztira, eskuragarri 2576 liburu, 66 liburuxka, 63 ikerlan, 226 aldizkari eta 2067 argazki daude. 2025ean, dokumentategian bistaratuko diren argazkien kopuruak nabarmen igoko du. Izan ere, azken bi urteetan doantzan jasotako funts batzuen digitalizazio prozesua amaitzear dago.Amaitutakoan, dokumentategian ikusgai jarriko dira.

Argazki zaharren kasuan, gainera, sare sozialen bitartez zabalkundea egingo da. Hamabostean behin, elkartearen Instagram eta Facebook kontuetan argazki bat zabalduko da eta, kasu batzuetan, falta den daturen bat eskuratzeko dei zehatza egingo zaie bisitariei.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados