Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Denda eta tabernetan euskararen erabilera indartzeko kanpaina abian da

Denda eta tabernetan euskararen erabilera indartzeko kanpaina abian da

Durangoko Udaleko Euskara Zerbitzuak merkataritzan eta ostalaritzan euskararen presentzia areagotzeko ‘Guk euskeraz’ kanpainari eutsi dio. Horretarako, errotuluetan euskararen erabilera indartzeko eta merkatariak zein ostalariak eguneroko lana euskaraz burutzeko laguntza eskainiko du. Egitasmoak Dendak Bai elkartearen babesa dauka.

Andoni Iruarrizaga Euskara, Kultura eta Hezkuntza Batzordeko presidenteak prentsaurrekoan azaldu duenez “ahoz zein idatziz euskararen erabilera handitzea” da egitasmoaren helburu nagusia. Kanpaina Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren (EBPN) baitan dago.

Duela urte batzuk hasi zen Udaleko Euskara Zerbitzua merkataritza arloan euskararen erabilera sustatzeko lehen urratsak ematen. “Abandonatuta izan dugu azken urteotan. Beraz, bultzada bat behar du, euskara gutxitu dela ikusi dugulako. Merkataritza eta ostalaritzako hizkuntza paisaian, euskararen erabilera indartzea da helburu estrategikoa”, azpimarratu du Juan Antonio Atutxa, euskara teknikariak.


Diru-laguntzak eskatzeko epea

Prentsaurrekoan aurreratu dutenez, teknikari bat itzulpen eta aholkularitza zerbitzuaren inguruan informazioa eskaintzen eta denda eta tabernen beharrak identifikatzen ibiliko da saltokiz saltoki abendura bitartean. “Merkatari eta ostalariekin harreman zuzena izatea, fitxak eguneratu eta errealitatea zein den ezagutzea nahi dugu”, azaldu du Goiatz Etxeita teknikariak.

Zentzu honetan, Euskara Zerbitzutik gogoratu dutenez itzulpenak eta aholkularitza doan eskaintzen dute. Gainera diru-laguntzak ematen dituzte errotuluak eta webak euskaraz jartzeko. Halaber, urriaren 31ra arte zabalik da diru-laguntzak eskatzeko epea. Atutxak aurreratu duenez, momentuz 8 eskari jaso dituzte.

 DURANGON. Durangoko albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados