Banner en desktop Banner en moviles
Mañariko Udala
FP Zornotza
Maristak Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Dantzaz gozatzeko erromeriak eskainiko ditu Kriskitinek

Dantzaz gozatzeko erromeriak eskainiko ditu Kriskitinek

Durangoko Kriskitin Dantza Taldeak 25. urteurrena ospatzeko antolatutako egitarauarekin jarraitzen du. Datorren igandean, hilaren 18an, erromeria edo plaza dantza saioei hasiera emango die. Bi hilabeterik behin egingo dira erromeriak San Agustin Kultur Gunearen aurrean, arratsaldeko 18.00etatik 19.00etara bitartean. Bertan, Txiri-Txiri musika taldearen partaidetza izango da.

Dantzaz gozatzeko helburuarekin antolatu ditu erromeriak Kriskitin Dantza taldeak, eta horretarako dantzari, jarraitzaile eta dantza zale guztiak gonbidatu ditu erromerietara.

25. urteurrena ospatzeko antolatutako egitarauari otsailaren 25ean eman zion hasiera, San Agustineko sarreran degoen erakusketarekin hain zuzen ere. Bertan argazkiak, kartelak, musika partiturak, tresnak, bideoak, arropak eta artikuluak daude ikusgai, besteak beste.

Joan zen larunbatean, gainera, arropa desfilea burutu zuten bertan. Kriskitineko presidentea den Pili Alberdik, jantzi bakoitzak irudikatu zuen dantzaren jatorria eta nondik norakoak azalduz, zehaztasun eta trebezia handiz.  Dantzari edo bikote bakoitzak,berriz, dantzari zegokion puntua jarri zuen, pauso eta imintzio bidez.

Erakusketa hilaren 18ra arte izango da ikusgai San Agustin Kultur guneko sarreran. 

DURANGON. Durangoko albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados