Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Dantza saioak, erromeriak eta lehiaketak nabarmenduko dira Garaiko jai egitarauan

Garai-fiestas-jaiak-plazaGaraiko jaiak datorren domekan hasiko dira, eguerdiko jubilatuen bazkariarekin eta arratsaldean jasoko den Donien Atxarekin, dantzarien azken entseguarekin eta ondoren dastatuko diren Lumagorri oilaskoen pintxoekin. Lehen eguneko egitaraua borobiltzeko Lotxo taldeak girotuko du erromeria.

Herriko zaindaria den Santiago eguneko ekitaldiak txistularien kalejirarekin hasiko dira. 11:00etan San Migel elizan emango den mezarekin eta ondoren santuaren irudiarekin Elizabarriraino egingo da prozesioa, dantzariek ‘Gernikako arbola’ eta ‘Agintariena’ dantzatuko dutela. Ondoren, ezpata-dantzarien saioa egongo da. Arratsaldean, Erregelen erakustaldia eta trikitilarien ekitaldia egongo dira.

Bezperan izandako egitarau berdintsua izango dute martitzen goizean, baina egun honetan Erregelak eguerdian dantzatuko dituzte, lehenengo gizonek eta geroago emakumeek. Arratsaldeko tortilla txapelketarekin eta gabean Iratzar taldeak girotuko duen erromeriarekin borobilduko dute eguna.

Eguazten eta eguen arratsaldean umeentzako jolasak egongo dira eta 27an mus txapelketa eta Txistuman musikariaren ekitaldia egongo badira, 28an briska txapelketa jokatuko da.

Bertsolariak

Eguerdian gazteek egingo duten poteo musikatuarekin abiatuko dira barikuko ekitaldiak eta arratsaldean pilota partidak eta Sarai Robles, Ander Sarriugarte, Oihana Arana eta Iruri Altzerreka bertsolarien saioa egongo da, gai-jartzaile lanetan Ander Elorriaga arituko dela. Hatxe musikariaren saioarekin eta Kilimak taldeak eskainiko duen ekitaldiarekin osotuko da eguneko egitaraua.

Zapatuan herri bazkaria egingo dute eta ostekoa Mariskal Djk girotuko du. Gaueko erromerian berriz, Luhartz taldeak joko du.

Domekako egitaraua meza nagusiarekin hasiko da, eta ondoren dantza-saioa eta herrikoentzako igel jokoaren txapelketa egongo dira. Arratsaldean egingo diren asto-probetan Berangoko Elordi, Mallabiko Irazola, Fikako Construcciones Torrontegui eta Garaiko Anarketa izango dira. Ondoren, Naiara eta Izarra trikitilarien saioa eta herri-afaria egongo dira.

Ospakizunak domekan amaitzen badira ere, hurrengo egunean garbiketa lanak egingo dituzte auzolanean, 15:00etan hasita.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados