Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Dantza ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago

Dantza egin nahi duzu?, edo betidanik dantzan ikasteko gogoa izan duzu?.  Horrela baldin bada, Elorrioko Udalak dantza ikastaroa antolatu du hurrengo ikasturterako. Sabel dantza, sevillanak, Karibeko dantzak, koreografia modernoak edota areto dantzak eskaintza osatzen dute. Interesa dutenek irailaren 25a baino lehen izena  eman beharko dute Iturri Kultur Etxean.

Elorrioko Udalak dantzak ikasteko aukera emango du aurten ere. Ikastaroak edozein adinekoentzat zuzenduta daude eta doan probatu ahal izango dira datorren irailaren 20tik 24ra bitartean, arratsaldeko 7etatik aurrera. Egunean dantza-mota bat probatzeko parada izango da: sabel dantza, sevillanak, Karibeko dantzak, areto dantzak eta koreografia modernoak, segida horretan, hain zuzen ere.

Udal arduradunek aurreratu duten bezala,  publikoaren eskariei erantzuna emanez, sevillanak  eskainiko dira ikasgai berri bezala. Bestalde, ikasleen iradokizunak entzunda, astebarruan eta arratsaldez ere eskaintzen da ikastaroa. Halaber, larunbatetako ikastaroetan, urte osoko eskaintza ere egiten da, ez bakarrik hiruhilabetekoa.

Prezioak honako hauek izango dira: alde batetik, elorriarrentzat  eta urte osoko ikastaroak 180 euroko prezioa izango dute, eta kanpokoentzat, ordea, 195 euro. Hiru hilabeteko ikastaroak, berriz, elorriarrentzat  55 euroko prezioa dute eta 60 euro kanpokoentzat. Gainera, Elorrion erroldatuta dauden langabetuentzat %50eko hobaria izango da.

Udaletik aurreratu duten bezala, ratioak ere aldatu egin dira aurten. Oraingoan ikastaroa antolatzeko gutxienez 15 ikasle behar dira eta 25 lagun onartuko dira gehienez.

 

 DURANGON. Elorrioko albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados