Durangoko Energia Komunitatea
Durangoko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
Santos Arriandi

Cira Crespo historialari eta kazetariak Santiago Onaindia beka jaso du

Amorebieta-Etxanoko Udalak jakitera eman duenez, Santiago Onaindia XIX. ikerketa-bekaren irabazlea Cira Crespo da. Proposamenak 1899 eta 1922 bitartean euskal emakumeen esna­tze literarioaren sustraiak ikusarazi nahi ditu, emakumeek euskaraz idatzitako lehen testuak aztertuz. Beka horren helburua da euskarazko sorkuntza intelektuala bultzatzea eta euskal literaturari begirada berriak ematea.

Edizio honetako bekaduna Cira Crespo historialaria eta kazetaria da. Hamarkada bat baino gehiago darama Euskal Herrian bizitzen, eta ibilbide luzea du euskal historia ikuspegi feministatik zabaltzen. Bere proiektuaren izenburua honakoa da: ‘Euskal emakumeen pizkunde literarioaren sustraiak (1899-1922). Irakurketa dekolonial bat’. Lan honen helburua da emakumeek euskaraz idatzitako lehen literatura-testuak berreskuratzea eta aztertzea, Emakume Abertzale Batza sortu aurreko aldian.

Proposamena hipotesi argi batean oinarritzen da: 1936 aurreko belaunaldi literario femenino bat existitzen dela, eta hori historiografiak zein kritikak alde batera utzi dutela. Crespok irakurketa dekoloniala proposatzen du testu horiek berrinterpreta­tzeko, haien balio politikoa, literarioa eta kulturala kontuan hartuz, generoaren eta hizkuntzaren araberako marjinazio bikoitzaren testuinguruan. Lanak, besteak beste, oso ezagunak ez diren Juliana Agirrezabala, Karmele Errazti edo ‘Lili artean’ taldea aztertuko ditu, eta batez ere XX. mendearen lehen hereneko euskarazko prentsan oinarrituko da.

Lourdes Iriondoren aurkezpena

Era berean, agerraldian bekaren XVIII. edizioari dagokion lanaren aurkezpena egin da, Alexander Gurrutxaga Muxikak eta Lorea Jainaga Albizuk garatutakoa. Bi urtez egindako ikerketa honek ‘Lourdes Iriondo, Bide-urratzaile’ izenburua du, eta Lourdes Iriondoren irudiari balio kritikoa ematen dio, ez bakarrik euskal musika modernoaren aitzindari gisa, baita frankismoaren urte gogorretan euskarazko haur literaturaren lehen sor­tzaileetako bat bezala ere.

Azterlanak bere ekarpen musikala zein literarioa jorratzen ditu, Iriondok orain­dik erabat finkatu gabe zegoen euskal literatura sisteman izan zuen papera eta errepresio garaian euskal kulturarekin izan zuen konpromisoa nabarmenduz. Lanak material argitaragabeak berreskuratu ditu, eta irakurketa feminista eta berdintasunaren ikuspegitik egina da, Iriondoren ondarea gure historia kulturalaren funtsezko zati gisa aldarrikatzeko.

Ekimen horien bitartez, Amorebieta-Etxanoko Udalak euskarazko ikerketa eta euskal literaturan funtsezkoak izan diren figuren aintzatespena sustatzen jarraitzen du, kultura kritiko, sortzaile eta konprometituaren aldeko apustua indartuz.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados