Durangoko Energia Komunitatea
Durangoko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
Santos Arriandi

Uztailaren 7a eta gero zer?

Patronalak ez du borondaterik eduki, aukerak eman zaizkio; sozialki argi eta garbi exijitu zaio, baina ez omen du nahi. Hitzarmen asko eta asko, bai erkidego mailakoak, bai herrialdekoak zein enpresetakoak indar gabe gelditu direla dioskuzue… eta isil-isilik, txintxo txintxo onartuko dugula uste baduzue, JAI DUZUE!

Gure negoziazio eremuaren eta bertako hitzarmenen defentsan borrokan jarraitzeko konpromisoa adierazten dugu beste behin ere. Enpresetan, kalean, epaitegietan eta aukera dugun izkina guztietan.

Guzti horregatik, enpresaz enpresa planteamendu zehatzak egingo ditugu, langileak hitzarmenen defentsan lanerako prest daudelako. Baina juridikoki ere gure buruak defendatu beharra dugu.

Asko dira, dagoeneko, modu bateko edo besteko jakinarazpenak ematen hasi diren enpresak: enpresa-jabearen borondatez hitzarmenaren aplikazioa abendura arte luzatuko dutela diotenak edota zuzenean Langileen Estatutua aplikatuko zaiela esan dutenak.

Horren adibide dira gure eskualdean bertan, Inyectametal, ONA Electroerosión, WEC, Rotthenberger, LARZEP, Mecanizados Astorkia, Arruti Aleaciones, CAF Transport Engineering, Luz Divina Herrero Simal Pasteleria, WAT Direcciones, Cemvisa Vicinay, Industria Cerrajera, Fumbarri, La Magdalena…

Abendura arteko prorroga, Langileen Estatutuaren aplikazioa edota nominaren kontzeptuetan edozelako jakinarazpen/moldaketa daukaten langile guztiek 20 EGUNETAKO EPEA dute demanda sartzeko. Ez itxaron egun bat ere ez, udako oporrak aprobetxatu nahi dituzte langileak jokoz-kanpo harrapatzeko baina inoiz baino ADIago egon behar dugu.

ALARMA GORRIA! Zure enpresaren aldetik edozein jakinarazpen jasotzen baduzu EZ SINATU, etorri sindikatura: 20 egun dituzu erreklamazioa sartzeko

LAB Durangaldea

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados