Durangoko Energia Komunitatea
Durangoko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
Santos Arriandi

Sasi guztien gainetik, euskaldun eta burujabe!

Sasi guztien gainetik, euskaldun eta burujabe!

Hizkuntza komunitate minorizatua da euskal komunitatea, Euskal Herrian bizi garen hiru milioi biztanletatik laurdenak baino ez dakigu euskaraz. Euskal hiztun guztiak gara gazteleraz edo frantsesez elebidun, mendetako asimilazio prozesuaren ondorioz euskaldun elebakar gisa bizitzea ezinezko bihurtu ondoren. Gaztelera eta frantsesa bilakatu dira hizkuntza hegemonikoak Euskal Herrian, nazio hizkuntza den euskara menpeko bihurtuz. Horregatik, euskarak betetzen zituen ia funtzio guztiak erdarek betetzen dituztenez, euskaldunok bigarren mailako herritarrak gara gure herrian.

Gurea ez da hizkuntza ordezkatze prozesua pairatzen duen herri bakarra. Munduan ehunka dira galtze bidean dauden hizkuntzak, eta ondorioz kulturak, herriak. Globalizazioak eragina badu ere, ordezkatze prozesu hauen gidariak estatuak dira. Euskal Herrian espainiar eta frantziar estatuak dira ordezkapen prozesuaren erantzule nagusiak. Beraien konstituzioetan argi jasotzen dute zein den hizkuntza hegemonikoa, eta nagusitasun hori mantentzea helburu duten hizkuntza-politikak aplikatzen dituzte. Erasoak eraso euskaldun izateaz harro, garena izaten jarraitzeko nahia eta gogoa askotan erakutsi dugu euskaldunok.

Honi esker, hamaika proiektu sortu ditugu ordezkapen prozesuari aurre egin, eta euskaraz bizitzeko nahiari hauspoa emateko. Hala ere, asimilazio prozesuak bere horretan jarraitzen du. Euskaldunoi ezberdintasun kontuekin bazterrak nahastea leporatzen digute; garenari uko egin, eta munduko hiritar izateko gonbidapenak jasotzen ditugu etengabe. ???Hori suertea nonahikoak diren horiena! Sasi guztien gainetikan dabiltza hegan???. Sasi artean ibiltzea nekeza da, baina ez diogu euskaldun izateari uko egingo.

Garenari eutsi behar diogu, munduko hizkuntza eta kultur aniztasunaren ondareari euskararen herri osasuntsuak bere-berezko ekarpena egiten jarrai diezaion.

 

Euskaldunak burujabe

Hasteko asimilazio prozesuak gugan izan duen eragina onartzea dagokigu. Kontzienteki edo inkontzienteki gure eguneroko hizkuntza praktika sumisoa bilakatu da. Praktika burujabearen aldeko hautua indartu behar dugu hau gainditzeko. Zazpi euskaldun + erdaldun bat = zortzi erdaldun ekuazioarekin amaitu, eta euskaraz bizi den herria nabarmentzea ekarriko duen praktika, hain zuzen ere. Honetarako, autoestimua berreskuratu, eta euskaldun izatearen harrotasuna eguneroko jardunaren erdigunean kokatu behar dugu ezinbestean.

Eta jokabide aldaketa hau bultzatzeko, euskaraz bizitzeko hautua egiteko, norbanakoaren determinazioa ezinbestekoa da. Baina ezin dugu dimentsio kolektiboa ahaztu. Beraz, euskal komunitateak egin behar du euskaldun burujabe bizitzearen alde.

 

Euskal Herria burujabe

Sasi guztien gainetik ibili ahal izateko, euskaraz bizitzeko hautua egiteaz gain, lehentasunezko estatusa behar du euskarak bere lurralde osoan. Legeen zein prestigioaren bitartez eraiki beharreko lehentasunezko estatusa. Horretarako, ezagutu beharrekoa zein funtzio guztietarako hizkuntza izendatu behar da euskara. Eta hizkuntza politikaren bitartez alor guztietan nagusi izateko neurriak hartu behar dira. Baina aldaketa hauek ez daude gure esku. Frantziar eta espainiar konstituzioek ez digute horretarako aukerarik ematen. Horregatik burujabetza behar du Euskal Herriak. Euskalduna eta burujabea. Biak dira aldaketa hauen oinarriak.

Beraz, norbanakoak zein herriak, bakoitzari dagokigunetik, euskaldun eta burujabe izateko determinazioari beste bultzada bat eman diezaiogun, sasi guztien gainetik euskaldunak eta libreak izateko Euskal Herrian???.

 

Sasi guztien gainetik, euskaldun eta burujabe!

 

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Sasi guztien gainetik, euskaldun eta burujabe

Sarri sasi artean ibiltzera ohituta gaude euskaldunok. Gaztelera eta frantsesa direnez hizkuntza nagusiak Euskal Herrian, bigarren mailako herritarrak gara euskaraz bizi nahi dugunok. Euskal Herria eta euskaldunak mendean hartzea helburu duen asimilazio prozesuaren oinarrian hizkuntza-ordezkapena bera dago eta egon da beti.

Frantziak eta Espainiak, euren marko juridiko eta konstituzioen bidez, sasi ugari erein dituzte herri euskaldunaren inguruan, eta nazio hizkuntza den euskara menpeko bilakatu da bere herrian. Badugu garaia sasi guztien gainetik gailendu eta Euskal Herrian euskarari zein euskaldunoi dagokigun lekua berreskuratzeko.

Euskal Herriak bizi duen gatazkaren muina dugu hizkuntza gatazka. Euskaraz bizi nahi dugunean, gatazka bera bizi dugu. Hala ere,  azkeneko urteetan, gatazka gainditzearen inguruko jardun eta diskurtso gehienak, herria bera eta euskaldunak askatzean baino, Euskal Herria lurralde moduan askatzean kokatu izan dira.

Badakigu edozein hizkuntza komunitatek nagusi izango den lurraldea behar duela bizirik mantendu ahal izateko, eta horregatik duela garrantzia handia lurraldea askatzeak. Gainera, espainiar eta frantziar konstituzioek euskarak lurralde hegemonikoa eraikitzeari jartzen dizkieten oztopoak kontuan hartuta, lurraldea askatzea eguneroko jardunean kokatzea garrantzitsua da. Baina lurraldea askatzea herri euskalduna askatzeko tresna moduan ulertuta. Euskaldunak gara norbanako zein herri gisa askatu beharrekoak.

Herri euskalduna menperatzeko tresnak martxan diren artean ez du etenik izango asimilazio prozesuak, horregatik da garrantzizkoa euskara, euskalduna zein hizkuntza komunitatea lehentasunezko izaeraz lantzea. Eta ze bide egin dezakegu horretarako?

Hasteko, asimilazio prozesuak gugan izan duen eragina onartzea dagokigu. Kontzienteki edo inkontzienteki euskaldunon eguneroko hizkuntza-praktika sumisoa bilakatu da. Hau gainditzeko zazpi euskaldun + erdaldun bat = zortzi erdaldun ekuazioarekin amaitu eta praktika burujabearen aldeko hautua indartzea dagokigu.

Jokabide aldaketa hau bultzatzeko, euskaraz bizitzeko hautua egiteko, norbanakoaren determinazioa ezinbestekoa izango bada ere, erabakia kolektiboa da, egin dezagun bada herri moduan euskaldun burujabe bizitzearen alde. Euskaldun izatearen harrotasuna egunerokoaren erdigunean kokatuz, euskaraz bizi den herria nabarmentzea lortuko genuke.

Era berean, lege zein prestigioa egoki landuz lehentasunezko estatusa eskuratu behar dugu euskararentzat bere lurralde osoan. Hizkuntza-politikaren bitartez euskara nagusi izateko neurriak hartu behar dira, ezagutu beharrekoa zein funtzio guztietarako hizkuntza izendatuz.

Baina aldaketa hauek ez daude gure esku, frantziar eta espainiar konstituzioek ez digute horretarako aukerarik ematen. Horregatik, herriak menpeko izateari laga, eta erabakiak bertatik bertara erabakitzeko aukera izan dezagun, burujabetza behar du Euskal Herriak.
Guri badagokigu euskaldun eta burujabe izateko bidea egitea. Oinarri horretatik euskararen, herri euskaldunaren auzia eguneroko agenda politikoan egoki kokatzeko indar egitea dagokigun bezala.

Euskal gatazkaz asko hitz egingo den garaiak datoz eta garrantzitsua izango da gatazka termino egokietan koka dadin eragitea. Baina herri honek bizi duen hizkuntza gatazka lehentasunez jorra dadin nahi badugu aktibatu beharra daukagu euskaldunok.

Ideia hauen alde indar egiten hasteko deitu dugu EHEtik otsailaren 12an mobilizazioa Donostian. Ahalik eta bidelagun gehienen ekarpena ezinbestekoa izango da, beraz euskaldun bihotzeko guztiei bertaratzeko deia luzatzen dizuegu.  Euskaldun eta burujabe izateko determinazioari beste bultzada bat eman diezaiogun, sasi guztien gainetik euskaldunak eta libreak izateko Euskal Herrian.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Artículos Relacionados