Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Martxoaren 8an Durangaldeko Mugimendu Feministak berriz ere zaintzaren problematika jarriko du erdigunean

Aurten, iaz azaroaren 30ean Durangaldean eta Euskal Herrian egin genuen greba feminista orokor indartsuko bultzadarekin eta aldarrikapenetan berretsiz helduko gara Martxoaren 8ra.

Erakunde publikoei eta alderdi politikoei egiten dizkiegun eskaerak mamitsuak dira. Neurri eta aldaketa zehatz eta egingarriak planteatu genituen, modu batean edo bestean jendartearen  esparru ezberdinetan eragingo dutenak.

Zaintza-krisi larri bati aurre egiteaz ari gara, sistema eraldatzeaz. Horretarako, egoera aztertuko dituzten diagnostikoak eta konponbide zehatzak behar ditugu.

Alde batetik, argi azaleratu dugu zaintza eskubidearen aldeko borroka: herritar orok behar dugula bizi osoan zehar zaintzea eta zainduak izatea. Bestetik, badakigu bizitzako garai batzuetan besteetan baino zaintza intentsitate handiagoa izaten dugula, izan adinagatik, edo osasun-arazoengatik zein bestelako arrazoiengatik. Horrekin lotuta, kontuan izan behar dugu jendartea gero eta zaharragoa dela eta ondorioz jende gehiagok beharko dugula bizitzako garai horrekin lotutako zaintza. Zaintza lanen behar izanak aldatzen ari dira, baina momentuz ez da zaintza eskubidearen aldeko pausorik eman. Guk argi daukagu: zaintza sistema publiko eta komunitario baten eraikuntzan neurriak hartu behar dira urgentziaz!

Emakumeok ez dugu onartzen zeregin hori sistematikoki gure gain hartu behar izatea. Era berean, zaintza langileek baldintza duinak izatea eskatzen dugu. Ezinbestekoa da gaur egun ardura postuetatik eta instituzioetatik neurriak hartzea. Ezinbestekoa da aldi berean, bestelako zaintza kultura baten pentsatzea eta eraikitzea. Zaintza gisa ulertzen duguna eta gizartean ematen diogun lekua eraldatu nahi dugu. Genero sistema, lanaren banaketa sexual eta arrazista irauliko dituena. Zaintzarekiko erantzukizuna eta konpromisoa eskatzen dugu!

Grebatik denbora pasa den arren, ez dugu inolako erreakziorik ikusi udalen aldetik. Ez dira harremanetan jarri Mugimendu Feministarekin, eta ez dute ezelango aldaketarik egin euren politiketan.

Horregatik, Martxoaren 8an Durangaldeko Mugimendu Feministak berriz ere zaintzaren problematika jarriko du erdigunean. Herriz herri arratsaldeko 19:00ak inguruan manifestazioak egingo ditugu. Besteak beste, Durango eta Zornotzako udalei exijituko diegu zaintza-mahaiak eratzeko herrietako eragile soziosindikalekin batera, greba feminista orokorrean nabarmendu genituen aldarrikapenak lantzeko eta zaintza-sistema publiko eta komunitario bateranzko urratsak ematen hasteko. Ermuan eta Abadiñon aldiz, hitzaldiak antolatu ditugu mobilizazioen aurretik. Hauek dira deialdi nagusiak:

  • Durango 19:00etan Andra Maritik.
  • Ermua 19:00etan Ermuko Plazatik
  • Zaldibar 19:00etan Udaletxeko Plazatik
  • Iurreta 18:00etan Udaletxe paretik
  • Elorrio 10:00etan Plazan
  • Zornotza 19:30 Herriko Plazatik
  • Berriz 19:00etan Udaletxetik plazara
  • Atxondo zehazteke
  • Abadiño 19:00etan Laboral Kutxatik
  • Otxandio 19:30ean Andikonan ekitaldia

Azkenik, Denon Bizitzak Erdigunean izeneko prozesuaren garrantzia azpimarratu nahi dugu, eta adierazi nahi dugu hurrengo hilabeteetan bide horretan aurrera egiten jarraituko dugula gure herrietan. Beraz, adi Mugimendu Feministatik egingo diren ekintza eta deialdiei.

Gora borroka feminista!

Durangaldeko Mugimendu Feministak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados