UNI Eibar Ermua
Maristak Durango
Ibiliaz Ezagutu Amorebieta
FP Zornotza

Herritarrok erantzunaren zain!

Herritarrok udalagaz daukagun hartu-eman oro euskaraz izan dadin, eskaera zehatzak bideratu genituen martxoaren 6an. Euskal Herrian Euskarazek abian ipinitako dinamika nazionalagaz bat eginda, Herritarren Arreta Zerbitzuan aurkeztu genituen Durangoko dozenaka herritarron eskaerak. Baina, hilabete bi baino gehiago pasatu den arren, ez dugu oraindik udalaren erantzunik jaso.

Gutun honen bitartez, batetik, egin dugun eskaerari erantzun bat emateko eskatu gura diogu Durangoko Udalari. Izan ere, herritar orok legez, guk ere gure eskaeren erantzunak jasotzeko eskubidea daukagula uste dugu. Eta, bestetik, txarto ulerturik egon ez dadin, gure ekimenaren izaera zein den azaldu gura dugu, labur-labur. Argi utzi gura dugu, ez ditugula aipaturiko eskaerak aurkeztu inongo talde politiko zein pertsonaren kontra egiteko. Euskararen alde, euskararen erabilera indartzeko gabiltza lanean. Eta udalean zein udalarenak diren eraikin eta espazioetan (herriko kiroldegietan, musika eskolan, nagusien egoitzan, Pinondo Etxean…) ere euskararen erabilera bultzatu gura dugu. Prest gaude Durango elkarlanean euskalduntzeko.

Hori horrela, erantzun bat jaso bitartean, eskaera gehiago batzen, eta mobilizatzen jarraituko dugu. Eta, hasteko, eskatzaile zein herrikide oro gonbidatzen dugu egoera hau salatzeko egingo dugun elkarretaratzera etortzera. Datorren eguenean, maiatzak 29, 19:00etan izango da elkarretaratzea, udaletxe parean. Udalaren isiltasuna ozenegi entzuten da Durangon. Herritarrok erantzunaren zain. Udalak eta biok euskaraz!

Durangoko Euskal Herrian Euskaraz

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados