Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Guk ondo dakigu nondik gatozen eta nora goazen

Durangoko Sortu:

Gaur, irailak 27, Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela 46 urte bete diren egun honetan, gure herriaren askatasunaren alde eroritakoak oroitzeko eta euren borrokak bizirik jarraitzen duela aldarrikatzeko ekitaldia egin dugu Benita Uribarrena parkean.

Herri honi izateko eta erabakitzeko eskubidea bortxaz lapurtzen jarraitzen dutela salatu dugu, eta azkenaldian ikusi dugun moduan, herri honetan gertatutakoaren gaineko errelatoa gudu zelai bilakatu dute ezker independentismoa eta gure proiektu politikoa higatzen jarraitzeko. Bortxaz, kriminalizatuz eta euren epaitegi berezien bitartez memoriarako eskubidea ukatu gura digute.

Guk ondo dakigu nondik gatozen eta nora goazen. Luzea eta oinazez betea izan da orain arteko bidea, eta helburua lortu arteko ez da izango neke bakoa. Aintzat hartzen ditugu eragindako saminak, ez geuk jasandakoak bakarrik. Ez diegu ihes egiten gure ardurei. Baina ez dugu onartzen Ezker Abertzaleari behin eta berriz autokritika eskatuz gure egitasmo politikoa gaitzetsi eta baztertzea bilatzen dutenen azpikeria, ez dezatela gatazkaren izaera politikoa eta aldebikoa ukatu euren ardurak zuritzeko.

Inoiz baino argiago dago gure herriak ez duela etorkizunik Espainia eta Frantziaren menpean; euren izaerak eta jarrerak ezin argiago erakusten digute askapen nazionala eta soziala behar-beharrezkoak ditugula.

Amaitzeko, Euskal Herri aske, sozialista, feminista eta euskaldunaren alde borrokan jarraitzeko deia egin dugu, norberak bere eremuan eraginez.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (5 votos, media: 1,80 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados