UNI Eibar Ermua
Maristak Durango
Ibiliaz Ezagutu Amorebieta
FP Zornotza

Eskerrik asko eta laster arte!

Ederra izan zen. Bizpahiru aste lehenago kartela egin eta zabaltzeko prest. Bezperan afaria egiteko prest. Afalaurretik dekorazioa, pantaila, mahaiak, aulkiak eta abarrak ipintzeko prest. Afalorduan jana eta edaria zerbitzatzeko prest. Afalostean gaiak zein bertsoak bota eta jasotzeko prest, euskaraz gozatzeko prest.

Eta bertso-saioaren ostean, erabilitako guztia garbitu eta batzeko prest. Jende prestu asko prest. Eskerrik asko pasa den barikuko bertso-afaria posible egin zenuten denoi.

Eta eskerrik asko Plateruenako lagunei berriz ere elkarlanean jardutearren. Elkarrekin, auzolanean, errazago ibiliko dugu bidea, Durango eta Euskal Herri euskalduna eraikitzeko bidea. Beste barik, ez ahaztu euskaltzaleok apirilaren 5ean Gasteizen daukagula zita. Laster arte, ondo eta euskaraz bizi!

Durangoko Euskal Herrian Euskaraz

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados