Maristak Durango
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Ibiliaz Ezagutu Amorebieta

Emakumeok kalitateko enpleguaren alde!

Emakumeak gara, eta langileak edota langileak gara, eta emakumeak. Krisia bizi dugu, eta emakume izatearren bakarrik, modu gogorragoan gainera.

Egoera orokorragatik arduratu gaude, jendartean gertatzen ari denagatik (pentsioei erasoa, langabezia tasa, etxe desjabetzeak…) eta gure etxeetan ikusten edo bizi dugunagatik ere (hilabete bukaerara iristeko zailtasunak, urte luzetan erosketak egin ditugun komertzioa itxita, senide langileak mehatxatuta -soldata jaitsierak, kaleratzeak…).

Baina gu emakumeak gara eta, beti bezala, enplegu galera honetan kaltetuenak.  Oihartzun mediatiko handiko lan gatazkarik gabe, negoziazio prozesurik gabe eta borrokarako aukerarik gabe, kaleratze indibidualen bidez edota lan kontratuak berritu gabe, lan merkatutik kaleratu gaituzte.

Honi gehitu behar diogu emakume asko lan merkatua utzi, eta etxeko lanak zein zaintza lanak, berriro ere, beregain hartzera behartuak ikusi direla babes sozialean egondako murrizketak eta zerbitzu publikoen pribatizazioen ondorioz.

Auzo-Lagunen ere egoera gogorra bizi dugu; Euskadiko Kutxako bulegoak garbitzen dituzten lankideei lan-aldia murriztu nahi diete. Kontuan eduki, guk lan-aldi partziala dugula eta horrelako murrizketa batek zer suposatu diezagukeen.

Gurasoak langabezian egonda, gero eta gehiago dira ikastetxeetako jantokietatik bazkaltzera etxera doazen umeak, eta horrek guri ere zer edo zer suposatuko digu ezta?

Badator martxoaren 8a, emakumeon nazioarteko eguna eta aurten, bihurtu dezagun emakumeon lanpostu duinen defentsarako eguna. Emakume langileak garelako, martxoaren 8an Gasteizko Legebiltzarrera eta martxoaren 9an Bilbora!!! Emakumeok Kalitateko enpleguaren arde!

AUZO-LAGUNeko LABeko Atal Sindikala.

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados