
Zornotzako talde feminista, M8 plataforma eta Suhaziak neska gazteak elkarlanean aritu gara urteetan eta orain dela gutxi batu zaigu Akelarre mugimentu transmaribibolloa. Eraldaketarako gure arteko saretze eta elkarlana ezinbestekoa baita.
Ibilbide honetan zehar, Mugimendu feminista osatzen dugun taldeok etengabeko eraldaketan gaude, egoerari egokitzen… Izan ere, talde bakoitzak sortu zen testuinguruko ezaugarriak biltzen ditu eta egun, talde bakoitzak aldarri eta kezka propioei erantzuten die.
Duela urte batzuk, talde feministak esparru asko lantzen zituen eta hauek gehitzen zihoazenez, saretzearen beharra ikusi zenean, M8 plataforma jaio zen. M8 plataforma anitzagoa zen, elkarte desberdinetatik etorritako emakumeek biltzen zituen. Azken urteetan, M8 plataformak koordinatu du Martxoak 8 eguna. Emakumeen* etxearen beharra aldarrikatzen du M8 plataformak ere, 2021ean erreferendum sinboliko bat antolatu zelarik.
Era berean, Suhaziak neska gazteek beraien espazioa hartu zuten, emakume* gazteen kezkak eta aldarri konkretuak lantzeko. Autodefentsa feministan oinarritzen da Suhaziak-en jarduna.
Akelarre mugimendu transmaribibolloarekin harremana ere estua da. Azken urteetako Sorginen gauak elkarren artean antolatu izan ditugu.
Mugimenduari kaleak batzen gaitu. Kaleetan zabaltzen ditugun mezuen atzean, landutako prozesu sendo eta eraikitzaileak daude. Deserosoak edo “pikatzen” duten mezuak igortzen ditugu kaleetan. Kontzienteki eta nahita egindako praktika bat da, feminismoa ez delako konsigna erosoak jazteko moda bat, feminismoak esfera guztietan eraldaketa planteatzen du. Denon bizitzak erdigunean jartzeaz doa feminismoa, horrek suposatzen dituen aldaketa guztiekin. Beraz, denon ardura da eta denok hausnartu beharko genuke honen inguruan.
Horretaz doa Azaroan 30an deituriko greba. Greba feminista orokorra izango da. Zaintza eskubide kolektiboaren alde denok interpelatzen gaitu.
Horregatik, herriko balkoian denok kabitzen ez garela aldarrikatuko dugu ere. Sinisten dugun horretan ardura kolektibo horren alde kokatzen direnak izango ditugu presente balkoian eta oraindik ere batuko direnak. Ziur gaude.
Esan dezakegu aurtengo pregoia botatzea aitortza bezala jaso dugula eta pozik gaudela eta beraz, datozen erantzuteko prest eta indarraz gaudela.
Zornotzako talde feminista, M8 plataforma, Suhaziak eta Akelarre