UNI Eibar Ermua
Maristak Durango
Ibiliaz Ezagutu Amorebieta
FP Zornotza

Bonbaketak 75 urte martxoaren 31n

Martxoaren 31n 75 urte beteko dira Durango gupidagabe suntsitu zuen bonbaketa gertatu zenetik. Mola jeneralak zuzentzen zuen armada faxistak eratu zuen ekintza genozida eta Italiako hegazkinek gauzatu.

Aurten, lehen aldiz, 75 urte pasatu eta gero, Durangoko Udaleko gehiengoak onartu ditu, besteak beste, a) Espainiako eta Italiako Gobernuei erantzukizuna eta egiletza onartu eta jendaurrean barkamena eskatu dezaten premiatzea, b) gaur arte EGIA isilarazteko jarraitutako bidea arbuiatzea, eta c) Durango garbitzen eta berreraikitzen lagundu zuten preso errepublikarrei eskerrak ematea.

75. urteurrenean hainbat ekitaldi interesgarri antolatu dira Durangon bonbaketa oroitzeko, belaunaldi berriei EGIA jakinarazteko eta munduko ezein bazterretan halakorik berriro gerta ez dadin eskatzeko. Batzuk Udalak antolatu ditu. Beste batzuk, Zilar Astearen barruan, hainbat herri-talde eta ikastetxeren artean eratu dira. Zilar Astearen helburua gaia ikuspegi eta diziplina ezberdinetatik lantzea da, eta horretarako batxilergoan interbentzio didaktiko berezia, erakusketa eta antzezkizuna prestatu dira. Baina bada beste ekitaldi azpimarragarri bat Zilar Astearen barruan, 31an bertan bonbaketak gehien birrindu zituen zenbait gunetatik zehar egingo den ibilbidea hain zuzen. Ibilbidea 18:15etan hasiko da Kurutziagan EGIA, JUSTIZIA ETA ERREPARAZIOA eskatuz, eta Durangoko kaleetan barrena jarraituko du, tartean hainbat eginkizun burutuz, 20:00etan Elizpean urteroko ekintza nagusia egiteko: oroimen ekitaldia eta bonbaketa jasan zutenei lore eskaintza.

Durangoko Udalak antolatzen dituen ekitaldien artean, eguerdiko 12:00etan ‘Gerra zibilaren biktimei omenaldia’ deritzana dago, hilerrian azken urteetan egiten dena. Durango 1936 Kultur Elkartea ez da bertan egongo, ez baitago ados ekitaldi honekin. Hasteko, martxoaren 31n bonbaketa oroitzeko eguna izan behar dela aldarrikatzen dugulako. Populazioaren %5 hil zuen bonbaketak ez al du merezi urtero modu esklusiboan gogoraraztea? Gure herria birrindu zuen ekintza genozida horrek ez al du merezi egun bat urtero? Zergatik ez dugu ikusi nahi Durangok jaso zuen bonbaketa denon aurkakoa izan zela, genozidioa izan zela? Zergatik ez dugu ikusi nahi bonbaketak haurrak eta helduak, gizonezkoak eta emakumezkoak, gorriak eta zuriak hil zituela? Zergatik ez dugu jakin nahi bonbek ez dutela herritarrik bereizten krudelkerian?

Durangoko Udalak, ostera, ‘gerra zibila’ren biktimei egiten die omenaldia egun horretan. Gerra zibila ala altxamendu faxista? Guk biktima guztiak errespetagarriak direla uste dugu. Altxamendu faxistak eragindako biktima batzuei Durangoko Udalak berrogeitaka urteetan egin zien izugarrizko omenaldia, horretarako kapera kristau berezia eraikiz hilerrian. Errepublikaren eta Euskal Herriaren alde egin zuten biktimei ez zaie halakorik egin gure herrian. JUSTIZIA ETA ERREPARAZAIOA  eskatzen dugu, besterik ez.

Nola uste du Durangoko Udalak ‘adiskidetzea eta bakea’ deitzen duen kapera kristau batean egin behar zaiela omenaldi bateratua gerrako biktima guztiei? Dagoeneko ez al dakigu denon ideologiak errespetatu behar ditugula? Ez al dakigu askatasunaren alde bizitza eman zuten durangar asko eta asko ez zirela kristauak?

Nola uste du Durangoko Udalak hilerriko bazter batean guztiekin hitzik egin gabe itxi daitezkeela altxamendu faxistak eragindako zauri isilduak?

Horregatik guztiagatik Durango 1936 Kultur Elkartea ez da hilerrian izango, baina izango da Zilar Astean eta Elizpean, EGIA, JUSTIZIA eta ERREPARAZIOA eskatuz.

 

Durango 1936 Kultur Elkartea

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados