Maristak Durango
San Blas
Jesuitak Durango
Santos Arriandi

Alokairuaren prezioa gutxienez %25 igo da Durangon azken 9 urteetan

Durangaldeko Etxebizitza Sindikatu Sozialistaren erantzuna Jesica Ruiz alkateordeak Anboton idatzitako zutabeari:

A.  Testuingurua eta datuen zuzenketa
Duela hiru aste Jesica Ruiz PSEko alkateordeak lerro batzuk idatzi zituen Anboto astekarian etxebizitzari buruz, eta ustez objektiboak ziren datuak eman. Hona ahaztu zitzaizkion datu objektibo batzuk. Alokairuaren prezioa gutxienez % 25 igo da Durangon azken 9 urteetan. Durangoko 5 familiatik batek diru-sarreren % 60 bideratu behar du batez beste alokairua ordaintzera; familien erdiak, % 30. Eta bai, Ruizek dioen moduan, Durangon 1246 etxebizitza eskatzaile daude, baina ahaztu zitzaion aipatzea 1405 etxebizitza huts ere badaudela. Eta datu gordin bat: azken 10 urteetan 178 etxegabetze judizial izan dira Durangoko epaitegian. Horietatik zenbaten berri izan dute durangarrek?

B.  Udalaren neurriak: kosmetika eta interes ekonomikoak
Egoera horren aurrean udaletik proposatzen diren neurriak kosmetika eta propaganda baino ez dira. Hamaika titular bete dituzte azken urteetan San Faustoko udal etxebizitza sozialak direla eta. Harrotasunez ospatu dute proiektua kolore guztietako alderdiek.

Horrenbestetan ospatu dute ze, ematen du ospatzen duten bakoitzean etxebizitza berriez ari direla, baina 16 etxebizitza baino ez dira.

Baina udalaren etxebizitza-politika ez da aurpegi zuriketa hutsa. Are gehiago, etekinak pilatzea eta merkatuaren errentagarritasuna bermatzea ditu helburu. Horren adibide da Udal Etxebizitza Tasatuen Ordenantza entzutetsua. 300.000 eurora arteko etxebizitzak etxebizitza eskuragarri gisa saltzen dizkigute. Etxebizitza horiek ez dute inola ere langile klasearen etxebizitza-arazoa konponduko. Babes neurriak gizarteko sektore zaurgarri eta kolpatuenen mesedetan hartu beharrean, etxebizitzaren eraikuntza eta salmentaz arduratzen diren enpresen mesedetan gobernatzen du Udalak. Nola jarriko dituzte ba eraikuntza enpresen etekinak kolokan? Instituzioek, etxebizitza larrialdiaren-aitzakiapean, alfonbra gorria jarri diete enpresa horiei eraikuntza ziklo berri bati ekiteko.

C.  Etxebizitza-politika orokorra eta lege berria
Ruizen hitzei testuingurua jartzearren, EAJ eta PSEk onartu duten EAEko Etxebizitza Lege berriaz hitz egin daiteke. Lege berriaren premisa honakoa da: etxebizitza- larrialdiaren arrazoia etxebizitza-merkatuaren errentagarritasun falta da. Hortaz, proposatutako neurriak merkatuaren “dinamizaziora” eta errentagarritasuna bermatzera bideratu dituzte. Premisa hori gezurrra da -etxebizitza merkatuaren errentagarritasuna % 15ekoa da-, eta beraz, alderdi horiek proposatutako legearen helburua bestelakoa: eraikuntza enpresek etekinak pilatzeko dituzten trabak kentzea.

D.  Langile familien aurkako politika eta interes elektoralak
Udalak langile familiek pairatzen dituzten arazoen aurrean ezikusiarena egiten duela dirudi. Etxebizitza-politikak ez daude langile klaseko sektore kolpatuenaren arazoak arintzera bideratuta. Eraikuntza-enpresen interesetara lerratzeaz gain, bere bizi maila pixkanaka galtzen ari den ertain klaseari bideratzen zaizkio neurriak; izan ere, sektore hori da alderdi politikoei elektoralki interesatzen zaiena. Horren adierazgarri dira zenbait neurri: Etxebizitza Tasatuen Ordenantza; etxejabeen poltsikoetan amaitzen duten alokairurako dirulaguntzak; etxebizitza alokairuan jartzen duten jabeentzako aseguruak -Ruizek aipatzen duen Bizigune programarena, kasu-, diru publikoz ordainduak, noski… PSOE ez du etxebizitza-arazoak arduratzen, ez lehen, ez orain, modan dagoenean. PSOE arazo larri eta erreal bati atera diezaiokeen etekin politikoak arduratzen du, baita eraikuntzako- jauntxoen irabaziak mantentzeak ere.

E.  Gure posizioa eta aldarrikapena
Guk argi daukagu instituzioetatik datozen etxebizitza politikak mugatuta daudela eta ez dituztela langileon interesak ordezkatzen. Etxebizitzaren inguruko erabakiak konstruktoren eta beraien mendeko politikarien esku utzi ordez, langileon kontrola indartu behar dugu.

Azken finean, gure beharrizan kolektiboak ondoen ezagutzen ditugunok gara erabaki behar dugunak nola ase daitezkeen behar horiek. Horregatik, langile klaseak bere oinarrizko beharretan hitza eta kontrola izatea aldarrikatzen dugu. Gakoa antolakuntza da: gaurdanik hasi behar dugu gure bizi-baldintzak defendatzen, elkartuta eta indarrak batu ahala gero eta eraginkorragoak izango garelako.

Kontseilu Sozialista Durangaldea | Etxebizitza Sindikatua

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados