Durangoko Energia Komunitatea
Durangoko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
Santos Arriandi

AHTk arriskuan jartzen du gure osasuna

Aurreko astean, AHTren aurkako desobedientzia zibila bultzatzen duen Mugitu!Mugimenduak salaketa ekintzak egin zituen Euskal Herriko hainbat anbulatorio eta ospitaleren aurrean, tartean, Zornotzan. Horren bidez, gure osasuna zaintzeko izan beharko lukeen diruaren zati bat AHT egiteko gastatzen dutela salatu nahi izan genuen M!Mtik.

Gasteizko eta Iruñeko Gobernuek Osakidetzan eta Osasunbiden zerbitzuak murrizten dituzten bitartean AHTren txikizioan milaka milioi euro xahutzen dituzte. Lakuak 260 milioiko murrizketa egin zuen Osakidetzan 2010ean, eta aurrekontuetan, hain zuzen ere, 275 milioi euro bideratu zituen “euskal Y” eraikitzeko. Kontuak ezin argiago: gure osasuna zaintzeko kentzen duten kopuru berbera eta gehiago gure lurrak txikitzeko.

Eta ez hori bakarrik. Azken hileotan, Gasteizko agintariek 1.000 milioi eurotik gorako gastuak kontratatu dituzte AHTren Gipuzkoako zatiak eraikitzeko. Baina bitartean, murrizketa itzelak osasunaren arloan: zapatuetan 46 osasun zentro eta anbulatorio itxi dituzte, Araban ospitale bat kentzeko asmoa dute, ospitaleetan goardiako medikuntza zerbitzuak murriztu dituzte, zenbaitetan ez dituzte ordezkatu baja eskatu duten osasun arloko langileak…

Eta betiko moduan, murrizketa horien guztien ondorioak geuk jasaten eta ordaintzen ditugu. Ez diezaiegun utzi AHT gure osasunaren kontura ordaintzen!

Mugitu!Mugimendua

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados