Durangoko Udala
Maristak Durango
San Agustin kultur gunea Durango
Jan Alai Burger

Matrikulazioa Udal Euskaltegian

Durangoko Udal Euskaltegiak 2023-2024 ikasturterako matrikula egiteko epea irekita izango du irailaren 22ra arte. Urritik ekainera bitartean iraungo duen kurtso berrian A1, A2, B1, B2 eta C1 mailak prestatzeko ikastaroak eskainiko zaizkie 16 urtetik gorako ikasleei.

Kurtsoen prezioa ordu kopuruen arabera izango da. 210 orduko moduluarengatik 252 euro ordaindu beharko dira; 165ekoagatik 198 euro eta 125 ordukoagatik 150 euro. Autoikasketako ikastaroak berriz, 285 euroko kostua du. Durangoko Udalak diru-laguntzak emango dizkie herrian erroldatutako ikasleei.

Sarrera probak irailaren 14an eta 21ean egingo dira eta zerrendak irailaren 29ean argitaratuko dira.

Informazio gehiago eskatzeko eta matrikula egiteko, Saibi kalea 10, 3.ean dagoen Udal Euskaltegira joan behar da (goizetan 10:00etatik 13:00etara, arratsaldetan 15:30etik 18:00etara, edo barikuetan 10:00etatik 13:00etara). Matrikula, www.durangoeuskaltegia.eus web orrian ere egin daiteke, eta informazioa eskatzeko euskaltegia@durangoeuskaltegia.eus e-postara idatzi daiteke, 94 603 00 40 telefonora deitu edo whatsappa bidali 630710168 zenbakira.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados