Haurren irakurketa sustatzeko helburua duen Berrizko Kontulekuak programa, irailaren 27an ekingo dio 2023-2024 ikasturteari. Amaia Egidazu Arrubek gidatutako ekimenak haur-literaturarekin eta kontakizunekin gozatzeko aukera eskaintzan du.
Irailaren 27ko saioaz gain, urriaren 25ean, azaroaren 29an eta abenduaren 20an izango dira ekitaldiak eta egun bakoitzean bi hitzordu egongo dira Kultur Etxeko Sarrimendi aretoan; lehena 16:30ean, 3 eta 5 urte tarteko ume eta haien gurasoentzat, eta bigarrena 6 eta 8 urte bitarteko eta haien gurasoentzat.
Saioa bakoitzean 10 familia inguru izango direnez, beharrezkoa da izena ematea liburutegi@berriz.eus e-mailean.