Zornotzako Ernaik “erridikulutzat” jo du “Bizkargiko margoketa Ernaik egindakoekin batera kondenatzea”. Ezker abertzaleko gazte antolakunde iraultzaileak zabaldutako komunikatuak Udal Gobernuak argitaratutakoari erantzun dio, honen idatziak “herritarrak nahastu” egiten zituelako eta “egileak berdinak” zirela sujeritzen zuelako.
Gazte taldeak uste du Udal Gobernuko kideek soberan dakiela ekintza batak ez duela bestearekin zerikusirik. Hala ere, aurreko larunbatean Ernai “kaleak hartzeko deia” luzatu zuela aitortzen du, “gazteon lan baldintza duinak, osasun mentalerako arreta duina eta bizitza duinak aldarrikatzeko, eta arrazoi berdinengatik mobilizatzeagatik epaituko dituzten Ernaiko zazpi kideei babesa emateko”.
Deialdi horrekin baliatu dira Udal ordezkariek “manipulazio kanpaina bat egiteko eta herritarrak nahasteko”; azken finean, “gu jomugan jartzeko”, saltatu dute. Izan ere, Bizkargiko margoketak “hilabeteak” daramatzalako.
Ernaik, Udalak duen “garbitasun” kontzeptuaren ulerkera ere kritikatu du, “herri mugimenduen aldarririk gabeko, bizirik gabeko, borrokarik gabeko herri bat” nahi dutelako, eta gaitzesten dituzten margoketa bakarrak “izaera politikodun eta artistikodunak” direlako. “Zuen kontrolpetik irteten den edozein proposamen alternatibo boikoteatu egiten duzue. Margoketa matxistak, faxistak edo homofoboak ezabatzeko, aldiz, ez duzue eragileonak ezabatzeko bezain besteko presarik hartzen”.
Era berea, gazte taldeak “edozein kartel kentzea ahalbidetzen duen ordenantza munizipala ezabatzea exijitzen” du, baliabide horren bidez “eskubide urraketak” gauzatzen dituztelako.