Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Bilgune Feministak jaialdia ospatuko du gaur Gaztetxean

 

“Emakumeok Plazara” ekimena aurkezteko jaialdia antolatu du gaur Bilgune Feministak. Horretarako, eskualdeko zenbait emakume artistekin batera musika eta dantza ardatz duen programa zabala antolatu du elkarteak arratsaldeko 20.30etatik aurrera, Durangoko Sapuetxe Gaztetxean. Bertaratzeko gonbidapena luzatzeko bideo bat sortu dute.

Ekimena emakume sortzaileei txokoa eskainiko dien proiektu baten kimua izan nahi du. Bide batez eremu kulturalean egindako ekarpen kulturalen baliabideen zerrenda biltzen duen web orria aurkeztu nahi da bertan.

Web gunean jasotzen denaren harira “partehartze soziopolikoan gure ekarpenak egiteko ditugun arazoez gain, eremu kulturalean ere gure ekarpena baloratzeko eta publikora salto egiteko hainbat oztoporekin aurkitzen gara emakumeok oraindik ere, baina oztopo guztien gainetik, honi aurre eginez arloz arlo hainbat emakume ari dira lanean kultura bitarteko moduan hartuta eredu honekin apurtzen”, adierazi dute egitasmoaren bultzatzaileek.

Horretarako, Miren Amuriza eta Mireia Delgado izango dira bertan. Txalaparta ikuskizunaz gain, Maite Castro lanaren prozesuaren aurkezpena ere egingo da performance-dantza baten bitartez. Ondoren, Musergo eta Dj Sanson arituko dira.

 

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados