Durangoko Berbaro elkarteak ‘Labur esanda’ film laburren lehiaketaren hirugarren edizioa antolatu du asteburu honetarako. Aurreko edizioetan bezala, parte hartzaileek 24 ordu izango dituzte bideo bat grabatzeko.
Parte hartzaileek bihar (16:00etan Plateruenan) ezagutuko dituzte pelikulan erabili beharko dituzten gaia, objektua eta esaldia. Hortik aurrera 24 ordu izango dituzte euren lanak sortzeko eta editatzeko.
Sortutako pelikulak zapatuan, 16:00ak orduko, entregatu behar dira Plateruenan. Gaueko 21:30ean areto horretako ateak irekiko dira, 22:00etan hasiko den filmen emanaldian eta ondorengo sari banaketa ekitaldian egoteko. Guztira, 600 euro banatuko dira saritan.
‘Labur esanda’ lehiaketan edonork hartu dezake parte, barikuan Plateruenara gerturatu eta izena emanda. Hala ere, antolatzaileek deia egin dute aurrez izena emateko, laburesanda@berbaro.eus emailera mezu bat bidalita.