Banner en desktop Banner en moviles
Azoka Idiomas Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Bvrns Academy Durango
Soinua Durango

Bideo freskagarria, udan igerilekuak sustatzeko

Aurten ekimenez beteriko gazte talde batek hartu du Atxondoko igerilekuko taberna. Horretarako, bideo freskagarri bat argitaratu dute “Atxondoko Igerilekuko Txiringitoa” izenarekin. Kotzertuak, bertso saioak eta ikastaroren bat prestatzeko asmotan dabiltza uda entretenigarriagoa egiteko. Momentuz datorren ostegunerako, uztailak 26, prestatu dute lehen bertso saioa, Miren Amuriza eta Eneko Abasolo ‘Abarkas’ bertsolariekin.

Ekimen hauen berri emateko eta tabernari bultzada bat emateko, bertako arduradunak eta durangaldeko zenbait gazte azaltzen diren bideo deigarri bat egin dute. Izan ere tabernaren Facebokean jarri dute ikusgai. Ane Zarate da tabernako arduratunetako bat, beraren aburuz ekimen honek “jendeari jakinaraziko dio hemen gaudela eta ezagutzen ez gaituenak etortzera animatuko da”.

“Beste ekimen batzuk prestatzen ari gara”, aurreratzen du Anek. ‘Trastorno’ bezalako Durangaldeko taldeen emanaldiak eta ekintza gehiago antolatzea espero dute. Hurrengoa datorren ostegunean izango da Miren Amuriza eta Eneko Abasolo ‘Abarkas’ bertsolarien emanaldiarekin. Bitartean igerilekuko sorosleek sabel dantza klaseak emango dituzte.

Ekimenekin batera ogitartekoak, arrazioak eta entsaladak ematen jarraituko dute, eguerdi eta iluntzean. Igerilekuan gauerdi-arte zabaltzen jarraituko dutela ere adierazi du Anek.

 

DURANGON. Atxondoko albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

2 Comentarios

  1. iñaki

    OSO ONAAA ja ja ja. Tragotxo bat artzera joan beharko da,

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados