EME-Elorrioko Merkatarien Elkartean bildutako zenbait dendari eta tabernariek bideoa egin dute, “lanean jarraitzen dugu indartuta bueltatzeko” herritarrei eta bezeroei adierazteko. Koronabirusak eragindako konfinamendu egunetan egindako ikus-entzunezkoan “elkarrekin lortuko dugu” azpimarratzen dute.
Ikus-entzunezkoaren lehenengo zatian kale hutsak, denda eta taberna itxiak eta musika tristea erakusten badira, bigarrenean alaitsu agertzen diren dendari eta tabernarien argazkiak nabarmentzen dira.
Dendatako eta tabernatako jabeen irudiekin batera hainbat hitz eta esaldi baikor tartekatu dituzte bideoan. Herritarren eta erosleen “laguntza” eta “konfiantza” dutela aitortzeaz gain, “elkarrekin goaz, beti aurrera” diote, etorriko diren denborak baikorragoak izango direlakoan.