Tabirako San Pedro jaiak gaur amaituko dira Durangon, patroiaren eguna ospatzen denean. Egitarauan, Udalak antolatutako Uda Giro egitasmoan tartekatutako bertso saioa nabarmenduko da.
Eguneko egitaraua goizeko 9:00etan txistulariek emandako kalejirarekin hasi dira, eta jarraipean arratsaldeko 19:30ean emango den meza nagusiarekin jarraituko du.
Ostean luntxa eta bertso saioa egongo dira, agertokian azalduko diren Aitor Bizkarra, Iruri Altzerreka, Ander Sarriugarte eta Amets Arzallusek Ander Elorriagak proposatutako gaiak abestuko dituzte.
Ospakizunei amaiera emateko, txupinazoa piztuko dute.