Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango
Mondragon-Unibertsitatea

Berriz, Durango eta Elorrioko Udalek bat egin dute Emakumeen Mundu Martxarekin

Berriz, Durango eta Elorrioko Udalek bat egin dute Emakumeen Mundu Martxarekin

Durangoko Bilgune Feminista eta Andereak elkarteek osatzen duten Durangoko Plataforma Feministak hainbat ekitaldi prestatu ditu larunbatean herrira iritsiko den Emakumeen Mundu Martxari ongi etorria emateko. Ekimen hori dela eta Durangaldeko hainbat Udalek ere bat egin dute karabana horren helburu eta ekintzekin.

Nazioarte mailan emakumeen arteko aliantzak sortzen aritu den Emakumeen Mundu Martxa ekimenak “sare feminista bat sortu eta munduan nagusi den matxismoa ikusaraztea“ du helburu nagusia. 

Martxoaren 6an Kurdistanen hasi eta urriaren 17an Lisboan bukatu den martxa hau IV. Nazioarteko Ekintza izango da eta Europa osoko zeharkaldia amaitu aurretik Durangon izango da larunbatean, urriak 3 hain zuzen.

Durangoko Plataforma Feministak prestatutako egitaraua goizeko 10.00etan Pinondoko Andragunean egingo den harrera ekitaldiarekin hasiko da. Karabana horretan datozen emakumeak txalapartarien eta bertsolarien ekitaldiekin jasoko dute eskualdeko emakumeen ongi etorria. Ondoren taldeko argazkia egingo da eta jarraian kantuak eta musika egongo dira eta emakumeen aldarrikapenen berri emango da.

Ordu bete geroago batukadarekin lagundutako manifestazioa abiatuko da Andragunean (edo Andra Marin eguraldi txarra egonez gero) eta bukatzeko partaide guztiak dantzatzera gonbidatuta daude.


Igandean Bilbon

Emakumeen Mundu Martxa Bilbora helduko da igandean eta hiri horretan egun osoan egongo diren ekitaldietan parte hartzeko gonbidapena luzatu dute Durangoko Plataforma Feminista eta Andereak.

Berriz, Durango eta Elorrioko Udalek deia egin dute Durangon zein Bilbon egingo diren ongi etorri eta prestatutako gainontzeko ekitaldietan parte hartzeko. Eskualdeko herrietan onartutako adierazpenean “Emakumeen Mundu Martxari babesa eman eta bere esku dauden baliabideekin berdintasunaren alde lan egiteko eta neurriak hartzeko konpromisoa” hartu zuten.

Aldarrikapen horren helburu nagusiak indarkeria sexistari aurre egin eta ekintza protokoloak martxan jartzea; zaintzaileen bizitzak hobetzeko lan egitea; aniztasun sexuala eta genero identitatea kontuan izanik lan egitea eta, azkenik, emakumeen jabekuntza sustatzea eta baita saretze eta emakume taldeen sorrerak bultzatzea.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados