Banner en desktop Banner en moviles
Maristak Durango
Mañariko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
San Agustin Durango

Berbaro elkarteak Gabonetako egonaldiak antolatu ditu

Berbaro elkarteak Gabonetako egonaldiak antolatu ditu

Berbaro elkarteak Gabonetako egonaldiak antolatu ditu lehenengo aldiz, hiru eta hamar urte bitarteko umeentzako. Egonaldiak aste betekoa edo bi astekoak izan daitezke eta iragarritako ekintzen artean tailerrak eta irteerak tartekatuko dira.

Udan antolatzen dituen Olgetan udaleku irekiek duten arrakasta ikusita, Berbaro elkarteak umeen Gabonetako oporrak aprobetxatuko ditu aisialdiko eskaintza euskalduna egiteko. Lehenengo aldiz antolatu dituen egonaldiak aste batekoak edo bi astekoak izan daitezke, abenduaren 22tik 26ra edota abenduaren 29tik urtarrilaren 2ra.

Egonaldiak 2004 eta 2011 urte bitartetan jaiotako umeentzat izango dira eta egun bakoitzean gai zehatz bat landuko dute; hala nola, sukaldaritza, eskulanak, euskal mitologia, ginkana, tailerrak, zinea, jolasak edo musika instrumentuak. Partaideek bi irteera egingo dituzte, bata Mungiako Izenaduba basora eta bestea Bilboko Gabonetako Umeen Parkera.

Gabonetako egonaldietako ordutegia goizeko 9.00etatik eguerdiko 13.30era izango da. Aste bateko kuota 90 eurokoa izango da eta bi astekoa 130 eurokoa. Berbaro elkarteko bazkideek %10eko hobaria izango dute; %5eko hobaria bi neba-arreba izaten badira egonaldietan eta %10ekoa hiru badira. Jantoki zerbitzua ere eskainiko da, gutxienez 10 umek izena ematen badute.

Izena emateko epea abenduaren 12an amaitzen da eta horretarako Berbaro elkarteak Pinondon duen bulegora joan behar da.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados