Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Maristak Durango

Berba Lapikok kulturartekotasuna sustatuko du otsailean

Otsailean Berba Lapiko ekimenak kulturartekotasuna izango du ardatz, udalerrian elkarrekin bizi diren kultura ezberdinek dakarten aberastasuna azpimarratzeko. Gero eta gehiago dira Amorebieta-Etxanora beste herrialde batzuetatik etorri diren pertsonak eta elkar ezagutzea eta integratzea funtsezkoa da elkarbizitza indartzeko eta herriko bizitza kulturala aberasteko.

Hori dela eta, otsailean zehar, Berba Lapikok liburutegian kultura eta tradizio ezberdinen ezagutzan eta balioan oinarritutako liburu eta material bereziak eskainiko ditu. Gainera, otsailaren 22an, Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Egunari lotuta, kulturarteko ipuin-kontaketa saioa egingo da, herriko ikastetxeetako guraso elkarteen laguntzarekin.

Ekintza honetan, ikastetxeetako jatorri desberdinetako familiek ipuinak euskaraz eta herrian hitz egiten diren beste hizkuntza batzuetan kontatuko dituzte, parte-hartzaileei beste tradizioetara hurbiltzeko aukera eskainiz, eta aldi berean, familia etorkinak euskarara hurbilduz.

Berba Lapiko egitasmoa udal liburutegian kokatutako gune bizia da, bizitzarekin eta herriarekin zerikusia duten gaiak jorratzea delako ekimen honen helburua. Egitasmoak, halaber, bi arrazoiengatik hartu du izen hori: lehena, berba, hitz, gai, liburu, komiki, amets, jakintza, eta ilusio askoren lapikoa izan nahi duelako eta bigarrena, kontu, berba, eta errealitate anitz eta askoren berri emango digulako.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados