Banner en desktop Banner en moviles
Garaiko Udala
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Batukaden doinuak nagusi izango dira larunbatean Zornotzan Euskal Herriko Batukaden Topaketan

Batukaden Topaketa Zornotza batukada Amorebieta 2016Lasarte Oriako Dinbi Banda Aisialdi Elkarteak eta Zornotzako Zaparrada Batukada Taldeak Euskal Herriko Batukaden Topaketaren laugarren edizioa antolatu dute larunbat honetan. Ekitaldi hau lehenengo aldiz antolatzen da Zornotzan, eta egitarau zabala prestatu dute. “2. ediziotik ikusi genuen topaketa Euskal Herritik mugitu behar zela”, azaldu zuen Mikel Olaizek, Dinbi Bandako kideak.

Txupinazo eta parte hartzaileen aurkezpenarekin hasiera emango zaio egunari goizeko 10.30etan. Jarraian tailer desberdinak antolatu dira, Beat box, dantza afrikarrak eta bodypercussion. 13.30etan poteo Burrunbaren ordua izango da elektrotxarangagaz girotuta.

Eguerdian egingo den herri bazkaria eta gero, 16.30etan zumba saioa dago antolatuta. Batukaden kalejira seietan hasiko da. Zutabe bitan banatuko dira, talde batzuk Luis Urrengoetxea kaletik irtengo dira Zubiondo plazarantz, eta besteak, Singing tabernan hasi, Gernika enparantzatik pasatuz Zubiondora abiatuko dira. Bertan ekitaldi nagusiari hasiera emango zaio arratsaldeko zortzietan.

Ekitaldi nagusian talde bakoitzak bere tartetxoa izango du, eta gero, talde guztiak batera,topaketaren erritmoak joko dituzte. Gauerako kontzertu bi antolatu dira, Irtenbide eta Los Zopilotes Txirriaos. Ekitaldi guztiak Zubiondo plazan izango dira, edo bertan hasiko dira.

Batukaden Topaketa honetan zortzi banda hartuko dituzte parte, horien artean Zorntozako Zaparrada batukada; Trapagako bailaratik Zugatik Batukada etorriko da; Batukale Samba, bilbotarra, hirugarren urtez hartuko du parte topaketan; Durangotik, Batukandra batukada feministak hartuko du parte lehengo aldiz; Sambamaña taldea, Arrasatetik hurbilduko da topaketara; Tukatukada Gernikarrak lehenengo aldiz hartuko dute parte ekitaldian baina “edonor jantzan ipintzeko asmoagaz” datoz; Atarrabiatik Niarawa taldea etorriko da; eta azkenik, batukaden topaketa martxan jarri zuen taldea eta edizio guztietan parte hartu duena, Dinbi Banda.

Topaketan parte hartzeko baldintza bakarra gogoa da. Aurten ere topaketan banaka izena emateko aukera zabaldu dute, eta 20tik gora pertsona animatu dira. Antolatzaileek emanaldi nagusian parte hartzera animatzen dute, eurekin batera #takatan egitera, ez da beharrezko izena ematea. Bakoitzak bere instrumentua hartzera, edo material birziklatuarekin bat sortzera, animatzen dute jendea eta 130 perkusiojolerekin batera jotzeko aukera izango duzu. Batukadentopaketa.eus orrialdean erritmoak ikasteko bideotutoriala prestatu dute.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (2 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados