Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango
BIDEOA

Azokaren Eztanda! kontrolatua

Ikasle Goiza jendetsuarekin hasi bazen 57. Durangoko Azoka, bi urteko parentesiaren osteko Eztanda! kontrolatua izan zen. Hasiera-hasieratik, gazteekin eta kultura zaleekin bete dira Landako Gunea eta gainontzeko espazioak, uzta berriak zer eskaintzen duenaren bila.

Eta badago zer aukeratu jarri diren 248 standetan, argitaletxeek, diskoetxeek eta bestelako ekoizleek 930 nobedade gerturatu baitituzte Durangora. Gainera, Ahotsenea, Saguganbara. Irudienea, Talaia edo Szenatokia guneetan 250 ekitaldi inguru izango dira.

Azken gune horretan egin zen atzo arratsaldean edizio berriaren inaugurazio ekitaldia, eta bertan izan ziren Ima Garrastatxu Durangoko alkatea, Lorea Bilbao Bizkaiko foru diputatua, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua eta Nerea Mujika Gerediaga elkarteko presidentea.

Mujikak aipamen berezia egin zien Azokaren eta Gerediaga elkartearen sortzaileak izan ziren “eta azken asteotan itxi gaituzten Leopoldo Zugaza eta Jesus Astigarraga, biak euskal kulturaren sustatzaile nekaezinak” izan zirelako.

Bere hitzaldian “bi urte beldurgarriren ondoren, aurtengoan Durangoko Azokaren Eztanda! biziko dugu. Eusko kulturaren Eztanda!”, adierazi zuen Mujikak. Izan ere,  ‘leherketa’ horrek “Azokaren unibertso osoa birsortuko du. Mugarik gabeko Azoka izango da. Maskaren atzean izkutatzen ziren irribarreen  itzulera”, azpimarratu zuen.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados