Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala
Abadiñoko Udala
Amorebieta-Etxanoko Azoka
Iurretako Udala

Azokarako proposamenak eta Ikasle Goizean parte hartzeko eskariak barikutik aurrera aurkeztu daitezke

Durangoko Azokaren 58. edizioa abenduaren 6tik 10era egingo da, eta guneetako egitaraurako proposamenak aurkezteko epea barikuan, hilak 15, irekiko da. Egun berean irekiko da izena emateko epea Ikasle Egunean parte hartu nahi duten ikastetxe eta aisialdi taldeentzat.

Euskal kulturaren plazan ikus eta eskuragai egongo diren ekoizpenez gain, aurkezpenak, solasaldiak, tailerrak, proiekzioak eta musika zein antzerki emanaldiak egongo dira, besteak beste. Edizio honetako guneak Ahotsenea, Irudienea, Kabi@, Saguganbara, Szenatokia eta Talaia izango dira.

Sortzaile, argitaletxe eta disketxeek hilabeteko epea izango dute euren ideiak aurkezteko, proposamenak urriaren 15era arte egin ahal izango baitira. Proposamenen bidalketa www.durangokoazoka.eus webgunearen bitarteaz egin behar da, izen-emateen atalean.

Ahotsenean parte hartzeko, 2023. urtean euskaraz kaleratutako disko edo liburua (poesia, narratiba, ipuin-nobela, antzerkia edota saiakera literarioa) aurkeztu beharko da.

Irudienean, Euskal Herrian azken urtean euskaraz sortutako ikus-entzunezko lanak proiektatu ahal izango dira: film laburrak, dokumentalak, fikzioak, aurkezpenak, eta abar.

Kabi@ gunea teknologia berriekin lotutako aurkezpenak egiteko lekua izango da; hitzaldiak, jokoak edo tailerrak, besteak beste.

Saguganbaran haur eta gazteei zuzenduriko aurkezpenak antolatuko dituzte: ikuskizunak, tailerrak, produktuen aurkezpenak edo ipuin kontalariak.

Szenatokian dantza eta antzerki pieza laburrak egongo dira ikusgai.

Talaian azkenik, zabalkunde lanen aurkezpenak egingo dira, euskara hutsezkoak zein Euskal Herriari zuzenean eragiten dizkioten gaiei buruzkoak.

Ikasle Goiza

Ikasle Goiza abenduaren 7an ospatuko da. “Zubi eguna izango denez, ikastetxeek bezala aisialdi taldeek ere parte hartu ahalko dute bertan”, antolatzaileen esanetan. Izen-ematea webgunean egin behar da eta epea barikutik urriaren 15era arte egongo da irekita.

Goiz horretan, Durangoko Azokaren guneetan ikasleei begira antolatutako ekintza sorta egongo da, beti ere kulturaren bueltan. Sortzaileen lana gertutik ezagutu eta tailerretan sormena lantzeko aukera izango dute ikasleek.

Goiz horretako egitaraua ikasle eta gaztetxoei zuzenduta badago ere, azoka publiko orokorrari zabalik egongo da.

PortaDA erronka

PortaDA erronkan ere parte hartu ahalko dute LH, DBH eta Batxilergoko ikastetxeek (Ikasle Goizera ez datozenek ere bai). Euskarazko liburu eta diskoen portaden irudiak birsortu egin beharko dituzte. LH eta DBH-Batxilergoa kategoriatan banatuta, saria berdina izango da: Musikariak eskoletan programako saio bat.

Azaroaren 30a izango da erronkan parte hartzeko muga, eta argazkiak hona bidaliko dira: ikaslegoiza@durangokoazoka.eus.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados