Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Azokak krisiari eustea lortu dio

Azokak krisiari eustea lortu dio

44. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokari buruzko balorazioa egin du Gerediaga elkarteak. Aurreko urtearekin alderatuta apur bat jaitsi dela nabaritu dute, baina hala ere, antolatzaileak pozik agertu dira jendearengandik izan duen harreragatik.

Azokak iraun dituen bost egunetan sekula baino ekitaldi gehiago egin dira aurten. Betiko standetatik aparte (292 jarri dira), Elkartegian, Aurkezpen aretoan, Haur Literatur aretoan eta Ahotsenean hitzaldiak, kontzertuak, aurkezpenak eta hainbat gauza gehiago burutu dira.

Ahotsenea ekimena nabarmendu nahi izan dute bereziki antolatzaileek. Sortzaileentzat gune berezia egitea lortu dute bertan, ordu erdiko saioetan poesia errezitaldiak, liburu aurkezpenak eta kontzertuak gertutik ikusteko aukera izan dute hara joan direnek.

Modu orokorrean Durangoko azokak krisiari aurre egin diola baieztatu dute, ???Begi-bistakoa da egoera ekonomikoa nola dagoen eta parte hartzaileekin hitz egin ondoren, gehienek ikusten dute nahiz eta beherakada bat egon krisiari eutsi egin zaiola, emaitza ekonomiko onak lortu direla???, esan du Jon Irazabal Azokako zuzendariak.

Esan bezala, aurtengo azokak bost egun izan ditu, eta antolatzaileen esanetan ???horrek suposatu du jendeak erosotasunez egoteko aukera izan duela. Aipagarria iruditzen zaigu, laugarren egunean nahiz eta astelehena izan, Landako gunea jendez gainezka egon dela???.

Kultura katalana izan da edizio honetako gai nagusia. Institut Ramon Llull-eko Josep Bargallóren esanetan, ???azokan egoten jarraitzea da gure asmoa???. Gainera, Espay Catalunya Topalekua erakundeak, Gerediaga elkarteari 2010ko saria emango dio katalan kultura zabaltzen laguntzegatik.

Azoka TB proiektua ere martxan jarri dute aurten. Egunero, erreportaje eta zuzenekoak bigarren atearen gainean kokatu den pantailan ikusi eta entzuteko aukera izan dute azokako bisitariek.

 

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados