Banner en desktop Banner en moviles
Maristak Durango
Mañariko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
San Agustin Durango

Autogestioaren inguruko hausnarketa egingo dute eskualdeko zenbait eragilek

Autogestioaren inguruko hausnarketa egingo dute eskualdeko zenbait eragilek

Autogestioa bere osotasunean landuko dute larunbatean, hilak 30, Durangoko Sorginola eta Sapuetxe gaztetxeetan burutuko den Autogestio Egunean. Durangaldeko Gaztetxe eta Gazte Asanbladen Koordinadoratik sortutako ekimenarekin bat egin dute eskualdean arlo desberdinak jorratzen dituzten zenbait eragilek.

‘Moztu lotzen zaituzten sokak’ goiburupean burutuko den ‘Durangaldea autogestiorantz!’ ekimenaren asmoa “Durangaldeko gazte andana batu” eta “ohiko autogestio ereduetatik haratago doazen proiektuak bildu eta lantzeko” asmoa dutela azaldu dute antolatzaileek.

Larunbateko jardunaldia egiteko asmoa eskualdeko Gaztetxeek iaz egindako bileran sortu zen, autogestioaren kontzeptuari buruz sakontzeko beharra ikusi ondoren. Gainera, “gaztetxeen ezaugarrik diren kultur eskaintza eta aisia arloez gain autogestionatutako beste hainbat arlo” jorratzeko konpromisoa hartu zuten, komunikazio, etxebizitza edo feminismoa, besteak beste.

Autogestioren gaineko gogoeta bultzatzeaz gain, ‘Durangaldea autogestiorantz!’ ekimenarekin “elkarren arteko harremanak eraiki eta indartu” eta “eskualdeko zein Euskal Herriko autogestio forma eta proiektu ezberdinak ezagutzeko” helburua ere aitortzen dute antolatzaileek. Proiektu autogestionatuak “edozein arlotan herritarron ahalduntzea dakarren eta sistemaren alternatiba izan nahi” duten egitasmoan dira, ekimenaren sortzaile eta antolatzaileen arabera.


Dokumentala eta tailerrak

Prestutako egitaraua goizeko 10.00etan abiatuko da Sorginola gaztetxean egunari sarrera emanez. Ordu bete geroago Topatu proiektu komunikatiboak eta Ernaik elkarlanean egindako ‘Gure Kabuz ala hil’ dokumentalaren aurkezpena emango da eta jarraian ikus-entzunezkoari buruzko eztabaida dinamizatuko dute egileek. Goizeko egitaraua bazkaria batekin amaituko da eta bertaratzeko beharrezkoa da aldez aurretik erostea 4 euro balio duen tiketa.

Arratsaldeko 16.00etan jarraituko du egitarauak bi txandatan burutuko diren iturgintza, serigrafia, musika ekipoa, bideoa, antzerkia eta elektrizitate tailerrekin. 20.30ean Sorginolatik Sapuetxe gaztetxerainoko kalejira egingo dute eta azken honetara heltzerakoan Artaza Combat eta Take Warning musika taldeen kontzertua hasiko da.

Autogestio Eguna “Durangaldean, alorren batean edo bestean autogestioaren bueltan dabiltzan eragile eta norbanakoak” antolatu dute. Durangaldeko Gaztetxe eta Gazte Asanbladen Koordinadoraz batera, Sapuetxe, Ziztada Gunea, Elorrioko Txoko Feminista, Barrazkilore, Abadiñoko Ortu Sozialak, Aittu Durangaldeko proiektu komunikatiboa eta Azkoina proiektua arduratu dira antolakuntzaz, besteak beste.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados