Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Aurtengo ‘Hitzez eta Ahotsez’ zikloa Xabier Amurizaren ekitaldiarekin hasiko da

Aurtengo ‘Hitzez eta Ahotsez’ zikloa Xabier Amurizaren ekitaldiarekin hasiko da

Xabier Amuriza bertsolari eta idazle berriztarra gonbidatu dute aurtengo ‘Durangaldea, Hitzez eta Ahotsez’ ekimenari hasiera emateko, hirugarren edizio honetako protagonistak Durangaldeko idazleak izango baitira. Literatura eta idazmena lantzen dituen egitasmo honek aurreko urteetan antolatutako Tertulia dialogikoak eta apirilean Plateruenan egingo den Irakurraldia ere iragartzen ditu datozen hilabeteetarako.

‘Hitzez eta Ahotsez’ ekimena datorren ostegunean, hilak 21, arratsaldeko 19.00etan Durangoko Arte eta Historia Museoan abiatuko da. ‘Mundua-Euskal Herria. Gu-Ni’ izenburua duen saioak Xabier Amuriza izango du protagonista eta berak eskainiko duen bakarrizketaz gain berari egingo zaion elkarrizketarekin osatuko da ekitaldia.

Hirugarren edizioa antolatzerakoan “aurreko urteetan izandako partaidetza” kontuan izan duten antolatzaileek eta horregatik ekimenaren hastapeneko helburuei eutsi diotela azpimarratzen dute. Durangaldeko idazleak, klasikoak zein gaur egunekoak, protagonista izango dituen ekimenak jarraipena izango du hurrengo hilabeteetan eta otsailean eta martxoan Tertulia dialogikoak izango dira Durangoko Udal Bibliotekan.

Apirilaren 22an berriz, Irakurraldia egingo dute Plateruena Kafe Antzokian eta bertan Durangaldeko sortzaileak izango dira protagonista. Hitzez eta Ahotsez talde antolatzailearen esanetan “Durangaldeko aspaldiko sortzaile zein sortzaile-gaiei aukera ematen diegu beraien buruari buelta batzuk eman eta jendaurrean euren sorkuntzak azaltzeko”.

Irakurraldiko partaide bakoitzak pare bat minutu izango ditu berak idatzitako testua irakurtzeko eta horretarako beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea hitzezetaahotsez@gmail.com helbide elektronikoan edo 699872395 telefonoan.

Sarri eta Itsasoa

Hitzez eta Ahotsez ekimena 2014an hasi zen ‘Sarri, Hitzez eta Ahotsez’ egitasmoarekin,  ekitaldietan Joseba Sarrionandiak sortutako hainbat testu irakurri, errezitatu eta abestu zirela. Antolatutako ekitaldietara 200 lagun gerturatu ziren guztira.

Lehenengo edizioan izandako arrakasta ikusirik, iaz bigarren edizioa antolatzera animatu ziren eta aukeratutako gaia ‘Itsasoa’ izan zen. Saioetan gaur egungo zen aspaldiko hainbat idazleren ipuin, narrazio eta poemak izan zuten lekua, besteak beste, Joseba Sarrionandia, Leire Bilbao, Miren Agur Meabe, Kirmen Uribe, Txomin Agirre, Pako Aristi, Toti Martínez de Lezea edo Aurelia Arkotxarenak.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

0 Comentarios

  1. Durangar

    Amurizaren testu eneditoak entzuteko irrika sentitzen hasita nago

    Deja una Respuesta
  2. Durangar

    Amurizaren testu eneditoak entzuteko irrika sentitzen hasita nago

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados