Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Maristak Durango

Atxondoko udalbatzar aretoa erabilera anitzeko espazio bihurtu du Udalak

Atxondoko Udalak udalbatzar aretoaren eraberritze lanak burutu ditu, bertako erabilera areagotzeko helburuarekin. Hori lortzeko, panel mugikorrak jarri ditu aretoko alde batean.

Sistema horren bidez, bertako espazioa moldagarria da eta gela batean, bitan edo hirutan banatu daiteke, unean uneko beharraren arabera. Gela bakoitzak bere aulki, mahai eta armairu propioak ditu. Areto osoan bestelako hobekuntzak ere egin dira. Esaterako, gune osoa intsonorizatu da, aire egokitua jarri da eta leihoak berritu dira.

“Gune berriaren helburua gure udalerrian beharrezkoak diren espazioak areagotzea da. Aurrerantzean herritarrek aukera zabalagoa izango dute bilera edo jarduera ezberdinak burutzeko”, adierazi du Eneritz Agirre alkateak. Gogoratu behar da eskolako eraikin zaharreko gela bat ere erabilera anitzeko gune moduan erabiltzen dela gaur egun.

‘Irabazi arte’ telesaila, ostiralean

Udalbatzar aretoa eraberritzeko lanek 150.000 euroko aurrekontua izan dute. Udalak 62.000 euroko diru-laguntza jaso du Bizkaiko Foru Aldunditik proiektua gauzatzeko.

Ostiral honetan, otsailak 14, gune eraberritua bertatik bertara ezagutzeko aukera dago, ETB1eko ‘Irabazi arte’ telesail arrakastatsuaren laugarren denboraldiko aurrestreinaldia hartuko duelako. UEMAren bidez antolatutako ekitaldia 20:00etan hasiko da.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados