Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Maristak Durango

Atxondoko Udalak 2025ari begirako aurrekontuak onartu ditu

Atxondoko Udalak 2025ari begirako aurrekontuak onartu zituen osregunean egindako osoko bilkuran. EH Bilduren (Udal Gobernua) eta EAJren aldekobozkekin, aho batez irten ziren aurrera.

Aurtengo aurrekontuen zenbateko osoa 2.096.177 eurokoa da. “Herritarren nahiak aintzat hartuz osatutako aurrekontuak dira eta herriko beharrizanak ahalik ondoen barneratzen saiatu gara”, adierazi du Eneritz Agirre alkateak.

Herritarren bizitza kalitatea hobetzeko hainbat inbertsio aurreikusten dira aurrekontuetan. Gogoratu behar da, inbertsio horiez gainera, udalak iazko soberakina ere erabilgarri izango duela. Beraz, urtean zehar aurrekontuetan sartu bako proiektuak gauzatzeko aukera egongo da.

Inbertsio nagusietako batek herriguneko irisgarritasuna hobetzea du helburu. Beste lan batzuen artean, Euskalerria Kalea Goiko Plazarekin lotzen duen igogailu publikoari tarteko solairu bat gehituko diote, kale horretako 3. eta 4. portaleetan bizi diren bizilagunen joan-etorriak errazteko. Proiektuaren lehen fase honetarako 250.000 euroko diru atala gorde du Udalak.

Hobekuntzak

Eskola zaharreko erabilera anitzeko gelan hainbat hobekuntza egingo dira. Besteak beste, argiteria berritu eta oholtza bat gehituko da, musikari, antzerkiari edo eta bestelako diziplinei lotutako ikuskizunak garatzea erraztuko duena. Lan hauek 17.517 euroko diru-atala dute eta kopuru horretako 9.626 euro diru-laguntzen bidez estaliko dira.

Beste inbertsio birekin, herri bideak konpondu —22.000 euroko diruatalagaz— eta Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren prozeduragaz jarraituko dute. Azken honen zenbateko osoa, 32.400 euro, Aldundiko diru-laguntza bidez estaliko da.

Beste inbertsio batekin igerilekuko ur-hodierian konponketa lanak egingo dira, ur-ihes bat konpontzeko. Une honetan udala ur-ihesaren hedadura neurtzen ari da. Azterketa eginda dagoenean, berau konpontzeari ekingo dio iazko soberakinetatik.

Horrez gainera, udaleko brigadako langileentzat furgoneta hibrido berri bat erosiko da, energia berriztagarrien aldeko apustua eginez.

Furgonetaren karga-puntua brigadaren pabiloian jarriko dute. Azkenik, herri bizitza askotariko ekimenekin aberasten duten egitasmoak diruz laguntzen jarraituko du udalak: Atxondoko Kultur Mahaira eta Berdintasun Kontseilura 19.000 euro eta 13.736 euro bideratuko dira, hurrenez hurren.

Berdintasun Kontseiluko zenbatekoaren zati handi bat, 10.000 euro, Aldundiko diru-laguntza batekin estaliko da.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados