Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango
BIDEOA

Atxondoko maisu-maistren etxeko sarrerak hormatu dituzte AHTren kontra protesta egiteko

Atxondoko maisu-maistren etxeko sarrerak hormatu zituen herritar talde batek pasa den barikuan, Adifek Abiadura Handiko Trena (AHT) gauzatzeko hasi dituen obrak eta hauen aurrean Udalak hartu duen jarrera salatzeko asmoarekin. Eraikinean burututako ekintza bideo baten bidez zabaldu du Atxondoko AHTrik ez! plataformak.

Ekintza horretan buzo zuriak jantzita parte hartu zuten herritarrentzat lotsagarria da “herri hau porlanez betetzeko asmoa duen Adifek” eraikina erabili nahi izatea. “Horregatik itxi dizkiogu ateak, herriarentzat ez bada, herria txikitzeko asmoz datozenentzat izan ez dadila!”.

Ekitaldian parte hartu zuten herritarrek Udal Gobernuaren jarrera ere salatu zuten. “Atxondarrok erabakitakoaren gainetik” eta AHTren lanak eragingo duten “txikizioa” kontuan izanda, “alfonbra gorria jartzen jarraitzeko asmoa” ote duen galdetu diote.

Gainera, “alkateak eta bere taldeak (EAJ-PNV) isilpean daramate kudeaketa guztia” salatu dute, baina ekintza burutu zutenek “Amalurraren defentsan” jarraitzeko asmoa dutela diote. “Gaur egungo sisteman, batzuen interes ekonomikoa lehenesten dutenek era ankerrean kolpatzen dute ingurumena eta osasuna. Ez al da nahikoa Zaldibarren gertatu denarekin?”, galdetzen dute.

AHT makroproiektuaren kontrako borrokan atxondarrak “hasieratik izan gara erreferente” eta “kontrakoa sinestarazi nahi badigute ere oraindik ere tren hau geratzeko garaiz gaude”.

Hori dela eta, martxoaren 29an, eguerdiko 12:30ean, Atxondon egingo den manifestaziorako deia ere egin dute, bideoaren amaieran erakusten dutenez.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados