Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

Atxondoko igerilekuak ekainaren 24an irekiko dira eta irailaren 4a arte egongo dira zabalik

Ekainaren 24tik irailaren 4ra arte egongo da irekita Atxondoko igerilekua.

Atxondoko Udalak ekainaren 24an irekiko dituen udako igerilekuen prestakuntzak egiten ari da, bertako tabernako kudeaketa eta ustiapenerako esleipena egiteko deialdia barne. Instalazioak irailaren 4a arte egongo dira zabalik.

Esleipena lortzen duenak, denboraldiko 1.000 euroko kanona ordaindu beharko du, eta hiru zatitan egingo da ordaina, ekainean, uztailean eta abuztuan, hain zuzen.

Tabernak 11:00etatik 20:30era bitarteko zerbitzua eman beharko du, “kontratuak irauten duen egun guztietan”, Udal arduradunek adierazi dutenez. Gainera, esleipendunak egun guztietan eman behar du zerbitzua, kontratatutako langileen atseden-eskubidea, oporraldia eta gainerako eskubideak direnak direla.

Tabernan salgai egongo dira edariak eta establezimenduan bertan azkar kontsumitzeko jatekoak. Produktu osagarriak ere eskaini ahal izango ditu, hala nola, izozkiak, opilak, snack-ak, litxarreriak eta antzekoak.

Zerbitzuaren esleipena eskuratzeko interesdunek, ekainaren 6a arteko epea izango dute eskabideak bide elektronikoz aurkezteko. Kontratu honek 2023rako luzapena izan dezake.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados