Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Atxondoko Gaztetxeak 450 kilo elikagai eta 100 jostailu batu ditu bilketa solidarioan

Atxondoko Gaztetxeak 450 kilo elikagai eta 100 jostailu batu ditu bilketa solidarioan

Atxondoko Gaztetxean abenduaren 22an, 23an eta 26an egindako janari eta jostailu bilketa solidarioan 450 kilo elikagai eta 100 jostailu batu zituzten. Jasotako guztiak Durangoko JAED elkarteari eman dizkiote.

2014ko azken egunetan burututako bilketa solidarioa, Atxondoko Gaztetxeak egindako bigarrena da eta 2013an batutakoa gainditzea lortu dute. Antolatzaileek janari ez-galkorrak eskatu zituzten eta herritarrek ondo baino hobe erantzun diete eskakizunari arroza, pasta, egoskari, gailetak eta olioa emanez. Norbaitek kabiar lata pare bat ere entregatu ditu.

Jostailuei dagokienez 100 piezatik gora jaso dira, batik bat, panpinak, mota desberdineko figurak eta mahai jokoak.

Jasotako guztia Durangoko JAEDen egoitzara eraman dute dagoeneko, elkarte horretako kideek behar dutenen artean banatu dezaten.

2013an soilik elikagaien bilketa egin zen eta jasotako 400 kilo jaki Bizkaiko Janari Bankura eraman zituzten. Aurten berriz, elikagaiak eta jostailuak batu direnez Durangoko JAED elkarteari ematea erabaki dute.

Egoera ekonomikoa aldatu ezean eta janari beharra duen jendea egon bitartean, Atxondoko Gaztetxeko kideek horrelako kanpainak egiten jarraituko dute.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

0 Comentarios

  1. durangar

    Ekimen txalogarria benetan, halere deigarria egin zaigu bati baino gehiagori batutakoaren banaketa JAEDen bidez kudeatzea

    Deja una Respuesta
  2. durangar

    Ekimen txalogarria benetan, halere deigarria egin zaigu bati baino gehiagori batutakoaren banaketa JAEDen bidez kudeatzea

    Deja una Respuesta
  3. idoia

    Aupa Atxondo eta zorionak Gaztetxeko jendeari ekimen solidario hau antolatzeagatik

    Deja una Respuesta
  4. idoia

    Aupa Atxondo eta zorionak Gaztetxeko jendeari ekimen solidario hau antolatzeagatik

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados