Banner en desktop Banner en moviles
Garaiko Udala
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Atxondoko eskolako patioa hobetzeko lehen faseak 118.000 euroko aurrekontua du

Atxondoko Udalak 118.000 euro bideratuko ditu eskolako patioa hobetzeko lehen fasera, egitasmo horretan Led argiteria jartzeaz gain 180 metro karratuko estalkia eta eszenatoki bat ipintzea aurreikusten dela. Lehen fasea datozen hilabeteetan gauzatuko da, baina proiektu osoaren aurrekontua 372.300  eurokoa da.

Datozen egunetan hasiko diren lanek, Led argiteria jartzeko izango dira. Patioko argiztapena handitzea 12.000 euro aurrekontua du eta hamabi proiektagailu jarriko dira. Gauez ikuspena hobetuko denez, instalazioen erabilera handiagoa izango da.

Argiztapen berria instalatuko den  lekuan, 180 metro karratuko azalera izango duen estalkia jarriko da eta horren azpian haurren jolas eta antzezpenetarako agertoki bat ipiniko da. Estaldura zutabe gutxirekin planteatzen da, “haren azpian oztoporik gabeko espazio zabal bat sortzeko”, Udal arduradunek adierazi dutenez.

Pasabide berria

Bigarren faserako aurreikusitako hobekuntzak, estalitako espazioa eta lehen hezkuntzako eraikinaren sarrera nagusia lotuko dituen pasabide bat jartzea ahalbidetuko dute. Horrela, “ibilbide estali bat egokituko litzateke euria egiten duen egunetan. Era berean, instalazioetan dauden patioak lotzeko elementu gisa balio du”.

Aipatutako hobekuntzekin “Atxondoko Udalak Eskolaren eta Ikasleen Gurasoen Elkartearen (IGE)  beharrei erantzuten die, patio inklusiboago bat eraikitzeko helburuarekin, non futbolak  gaur egun duen protagonismo handia galduko duen”, Gobernu taldeko kideen esanetan.

Ondorioz, “dibertsitate handiagoko  espazioak prestatuko dira, haur guztiei egokitzeko”, eta horretarako, “elementu naturalekin eta jolasguneekin espazioak sortzea proposatzen da, atsedenerako eta sozializaziorako  espazioak indartu nahian”.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados