Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Atxondok Zengotitabengoa presoaren espetxe baldintzak hobetzea eskatuko du

Atxondok Zengotitabengoa presoaren espetxe baldintzak hobetzea eskatuko du

Atxondoko udalbatzak aho batez onartu zuen atzo, Andoni Zengotitabengoa preso elorriarraren espetxe baldintzak hobetzea eskatzen duen idatzia. Zengotitabengoak ia bost urte daramatza Lisboako Monsanto segurtasun goreneko espetxean eta bertan jasatako egoerak “sufrimendua besterik ez dakar” eta egoera hori “mendek goseak bakarrik justifikatu dezake”.

Onartutako mozioaren arabera Monsantoko kartzelan dagoen presoak “urtean  behin du alabekin bisa eta bikotearekin, berriz, hilean behin. Hiru urte dira bere amak besarkatzen ez duela”.

Bisitatzeko baldintzez gain, presoak bere eguneroko bizitza gogorra aipatzen da idatzian, egunean 22 ordu bakarrik dagoelako edo sistematikoki katxeatzen dutelako. “Ez dago espetxe osoan beste presorik egoera horretan hainbete denbora daramanik”.

Nahiz eta Zengotitabengoa ez izan Atxondoko herritarra bere bikotea eta bere alabak Atxondokoak dira. Horregatik, Udalak bere eskura dagoen guztia egingo du espetxeko zuzendariaren aurrean eta Portugaleko ‘Provedor de Justiça” delakoaren aurrean, besteak beste, “ahal bait arinen espetxe arrunt batera eraman dezaten”.

Atxondoko Bilduk eta EAJk aho batez onartutako idatziak “senitarteko eta lagunen bisitak jasotzeko eta alabekin egoteko, beste edozein presok dituen baldintza berberetan” ere eskatzen da. Gainera atxikimendua eskatuko die Eusko Jaurlaritzari, Eusko Legebiltzarrari, Batzar Nagusiei eta Foru Aldundiari.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados