Banner en desktop Banner en moviles
Mañariko Udala
FP Zornotza
Maristak Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Asteburu honetan hasiko da ‘Zapatuetan Berriz’ ekimena

Berrizko Udalak antolatutako ‘Zapatuetan Berriz’ ekimenak edizio berriari ekingo dio asteburu honetan. Txanda bakoitzean gehienez 70 plaza egongo dira eta izena emateko epea etzi amaitzen da.

‘Zapatuetan Berriz’en helburua “aisialdian eta lagunekin euskararen erabilera modu ludiko eta dibertigarrian sustatzea da”, Udal arduradunen esanetan. Horrez gain, “ohiko lagun taldeetatik ‘ateratzea’ eta lagun berriak egitea” eragin nahi da.

Modu horretan, “parte-hartzaileei aisialdi hezitzailea eskaintzen zaie;  integrazioa, parekidetasuna eta aukera-berdintasuna landuz”. Horrekin batera, “Berrizko ingurunea ezagutzea eta errespetatzea, kultura-aniztasuna sustatzea eta haurren garapen psikomotorra, kognitiboa, kritikoa, emozionala eta afektiboa bultzatzea” ahalbidetuko da.

Zapatu honetan abiatuko den edizioa, otsailaren 17an, martxoaren 2 eta 16an eta apirilaren 13an eta 27an burutuko da eta Topalekua eskolako patio estalia izango da. 16:00etatik 17:30era izango diren saioetan Haur Hezkuntzako 4. eta 5. mailakoak eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailakoak parte hartuko dute, eta 18:00etatik 19:30era Lehen Hezkuntzako  3., 4., 5. eta 6. mailakoak.

Txanda bakoitzean gehienez 70 plaza egongo direnez, beharrezkoa balitz, zozketa egingo litzateke. Egitarauko jarduerak, ordutegiak eta izena emateko formularioa Berrizko Udalaren webgunean daude eskuragarri. Izena emateko azken eguna etzi, otsailaren 2a, izango da.

Zalantzak argitu nahi dituztenek zapatuetanberriz@gmail.com e-mailera idatzi dezakete.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados