Durangoko Energia Komunitatea
Durangoko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
Santos Arriandi

Artean murgilduko da aurten Platerueneko Zilar Astea

Artean murgilduko da aurten Platerueneko Zilar Astea

Arte eszenikoak, plastikoak, literatura, kalea, musika eta argazkigintza izango dira Durangoko Kafe Antzokiak datorren astean zehar antolatu duen Zilar Asteko protagonistak. Arte ardatz harturik, 23 eragilek eta sortzailek parte hartu dute egitaraua borobiltzeko, hauen artean Karrika Antzerki Taldea, San Agustin Kultur Gunea, Fray Juan de Zumarraga Institutoa edota Musika Eskola,  besteak beste.

Astelehenean hasiko dira ikuskizunak, arte eszenikoen fabrikarekin. Karrika Antzerki Taldearen eskutik, San Agustin Kultur Gunea ezagutzeko aukera izango da. Arratsaldeko 18.00etan, berriz, espazioa, erritmoa eta espresioa ikastaroa eskainiko dute.

Arte plastikoen txanda asteartean izango da, Durangoko sortzaile plastikoen eta Arte eta Historia Museoaren eskutik. Arratsaldeko 16.00etatik aurrera, ‘Durangaldeko arteaz hausnartzen’ mahai ingurua antolatu dute. Mikel Onandia, arte historialariak eta arte kritikariak, eta Miriam Peñak, arte didaktika sortzaileak, gidatuko dute mahai ingurua.

Datorren asteazkeneko ardatza literatura izango da. Egitarua bibliotekan burutuko da eta bertan, herritarren artean liburuak trukatzeko tartea eskainiko da, baita Hitz eta Urrike liburudendetan.

 

Artea gastronomian

Osteguneko aktibitateak Plateruenean izango dira. Arte Ttipi tailerrak antolatu dira Durangoko batxilergo ikasleentzat, eta artea gastronomian, eguneroko menua “artez” gozatzeko aukera emango dute.

Egun berean, Alde Zaharra izango da hurrengo parada, kale fabrika lantzeko. ‘Hanka baltzon artea. Zer sentiarazten digu arteak’ hispide harturik, zuzeneko arteaz gozatzeko iluntzea antolatu dute 19.00etatik aurrera.

 

“Abangoardiako literatura”

Musikak protagonismoa izango du ostiralean. Horretarako tailerrak antolatu dira Musika Eskolan. Bertan, baliabide birziklatuak erabiliz musika tresnak egingo dituzte.

Sapuetxe Gaztetxeak argazki fabrika antolatu du larunbatean. Zaloa Fuertesen argazkilariaren eskutik ‘Egun bat argazki bat’ erakusketa bisitatzeko aukera izango da. Arratsaldean, ordea, ikastaro–tailerra ‘Zure begirada bat!’ gidatuko du argazkilariak2Abangoardi.

Zilar Astea amaitzeko, Iñigo Aranbarri idazlea ‘Abangoardiak Euskal literaturan’ inguruan arituko da.

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados