Banner en desktop Banner en moviles
Maristak Durango
Mañariko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
San Agustin Durango

Arrazolako etxebizitza publikoak lortzeko baldintzak malgutu ditu Atxondoko Udalak

Arrazolako etxebizitza publikoak lortzeko baldintzak malgutu ditu Atxondoko Udalak

Atxondoko Udaleko osoko bilkurak Arrazolan dituen lau etxebizitza sozialak alokairuan emateko prozeduraren araudia eta bete beharreko baldintzak malgutzea erabaki du. Aldaketa egiteak EH Bilduren aldeko botoekin egin zuen aurrera, EAJko zinegotziek abstenitu egin baitziren.

Aldaketa honekin hutsik gelditzen ziren etxebizitzak alokairuan emateko erraztasuna izango du Udalak, orain arte “hautagaien eskakizun guztiak logela bakarreko multzorako zirelako”, David Cobos Atxondoko alkateak adierazi zuenez. Iazko urte amaieran bi etxebizitza libratu ziren, bata logela bakarreko eta beste bi logela dituena eta eskari guztiak logela batekoarentzat ziren.

Udalak orain arte izan duen araudiaren arabera, ezinezkoa zen izena multzo batean emanda zuenak beste multzo bateko etxebizitza lortzea. Hau da, logela bakarreko etxebizitzarako eskaria egiten zuenak ezin zuen bi logelako etxebizitza eskuratu; edo bi logelaren multzoan izena emandakoak ezin zuen hiru logelako etxebizitza lortu.

Salbuespena

Arrazolako eraikinean etxebizitza hutsik ez egoteko asmoarekin artikulu bat gehitu diote araudiari, salbuespen gisa. Bertan azaltzen da “etxeetako bat hutsik baldin badago eta ez badago maila horretarako hautagairik zerrendan, aukera izango dute etxe horretara joateko beste maila batzuetan izena eman zutenek, lehentasuna izanik maila gorenekoek”.

Hala ere, araudiak argi uzten du “ordaindu beharreko errentaren zenbatekoa azkenean esleitutako etxebizitzaren araberakoa” izango dela eta “ez hasieran izena emandako mailakoarena”.

Atxondoko Udalak lau etxebizitza publiko ditu Arrazolako udaletxe zaharreko eraikinean. Hauetariko bi 45 metro karratu inguru dituzte eta logela batekoak dira; beste batek 70 metro karratu ditu eta bi logelatakoa da eta laugarrenak 90 metro karratu eta hiru logela ditu. Guztien esleipena alokairu bidez egiten da.

EAJk ez zion eman aldeko botoa araudiaren aldaketari, taldeak ez zuelako proposamen horren berri izan osoko bilkurarako deia egin aurretik, Gorka Garate jeltzaleen bozeramaileak salatu zuenez. David Cobos alkateak berriz, bera eta bere taldea jeltzaleekin edonoiz eta edonon batzartzeko prest daudela berretsi zion.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados