Banner en desktop Banner en moviles
Maristak Durango
Mañariko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
San Agustin Durango

Arrazolako Andra Mari eta San Roke jaiak gaur piztuko dira

Gaur arratsaldean hasten dira Atxondon Arrazola auzoko Andra Mari eta San Roke jaiak. Jaiek bost egunez iraungo dute eta herri bazkariekin, bertsolariekin eta erromeria bezalako ekitaldiak egongo dira festa herrikoiak denentzako izan daitezen.

Atxondoko auzo honek gaur hasiko ditu jaiak, txopuaren sartzearekin 20.30ean. Ondoren tortilla txapelketa egingo da eta eguna erromeriarekin bukatuko da. Larunbatean, berriz, mus txapelketa ospatuko da. Lehen saria 120 eurokoa izango da eta parte hartzeko 12 euro ordaindu beharko ditu, bikote bakoitzak.

Andra Mari eta San roke egunak

Andra Mari egunaren bezperan, igandean, goizean briska txapelketa egin eta gero txupinazoa egingo da iluntzeko 10etan. Gaua jai giroz bustiko da antzerki eta erromeriarekin. Abuztuak 15, Andra Mari eguna meza  eta herriko dantzariekin hasiko da. Arratsaldean pilota partiduak egongo dira eta iluntzean Sebastian Lizaso eta A.M. Peñagarikano bertsolariek egingo dute beren emanaldia. Ondoren Basajaun taldearekin erromeria egongo da gauean zehar.

Abuztuak 16, San Roke eguna, meza  eta paella txapelketa egongo da goizean. Bazkariaren ostean asto probak egingo dira eta eguna bukatzeko erromeria egongo da Laja taldearekin.

Asteazkenean bukatuko dira jaiak umeentzako Poxpolo eta Konpainia pailazoen emanaldiarekin. Iluntzeko 9etan herri afaria egingo da eta erromeria egongo da gau guztian Luhartz taldearekin.

 

DURANGON. Noticias de Atxondo

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados