Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Apirilaren 29an egingo da Iurretako Basatzan Mendi Bizikleta Martxa

Iurretako Zaldai Mendi Taldeak apirilaren 29an egingo du V. Basatzan Mendi Bizikleta Martxa. Ekimena, hasieran, urtarrilaren 28rako iragarrita zegoen, baina  bertan behera gelditu zen abisu horia zela eta. Hitzordu berriak hasieran prestatutako ibilbideari eusten dio.  

Antolatzaileek 25 kilometro eta 1000 metroko gainbehera positibo duen ibilbidea prestatu dute. Partaideek Aita San Migel plazatik abiatuko dira goizeko 10:00etan, eta ondoren, Amatza, San Juan, Santa Katalina, Guardetxea, Maumeko portalea eta Laixiar bezalako tokietatik eta Gallanda eta Azkorra mendi tontorretatik gertu pasako dira.

Angelman elkartea

Ekimenean parte hartzeko beharrezkoa da izena ematea www.kirolprobak.com web orrian apirilaren 27a orduko eta 10 euro ordaindu. Lehenengo 150ek kamiseta bat eskuratuko dute. Martxa egunean bertan ere izena emateko aukera egongo da, 12 euro ordainduta. Inskripzioekin jasotako diru guztia Angelman elkartera bideratuko da.

Irteera eman aurretik kafea eta pastak hartzeko aukera egongo da; ibilbidean zehar hornidura gune solido eta likidoa egongo da Laixiarren; eta amaieran luntxa egongo da Aita San Migel plazan.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados